Bizkaiko Mañari herrian hau gertatu zen:
Gizon batek zorrak zituela eta dirua behar zuela. Deabru batekin tratu bat egin zuen (deabru horrek Txerren izena zuen). Dirua itzultzeko epea bihar pasata bukatzen zen, eta gizon horrek dirua behar zuen. Txerrenek esan zion:
- Baldin badakizu zenbat urte ditudan, pakean utziko zaitut. Bestela niretzat izango zara -eta Txerren desaguertu egin zen.
Gizonak jendeari galdetzen hasi zitzaien, baina ez zekiten zenbat urte zeukan Txerrenek. Geroxeago amona batekin topo egin zuen, eta honek galdetu zion:
- Zer gertatzen zaizu? -eta guztia kontatu zion gizonak.
Amonak aholkatu zion etxera joateko, eta bera arduratuko zela. Gizona joan zen, eta amona Txerrenen bila joan zen. Amona deika hasi zen:
- Txerren, Txerren, non zaude? -amona horrela jarri zen: hankak irekita, gora gora jarrita, eta burua hanken azpitik.
Txerren agertu zenean esan zuen:
- Ai, ama! Nire bi mila eta bat urtekin, inoiz ez nuen hau ikusia!
Amonak ihes egin zuen gizonaren bila eta aurkitu egin zuen.
- Gizon, badakit zenbat urte dituen Txerrenek. Bi mila eta bat urte ditu.
Gizonak eskertu zion amonari:
- Eskerrik asko esateagatik. Zu ez bazina egongo, ez nuke jakingo zer egingo nuen.
Txerren gizonaren ondora etorri zenean gogoratu zion:
- Guk paktu bat genuen -eta galdetu zion gizonari- Aber, zenbat urte daukat? -eta gizonak erantzun zion:
- Bi mila eta bat urte didtuzu.
- Bai, urte horiek ditut. Libre zara -esan zion Txerrenek.
Gizona konten joan zen etxera baina Txerren ez zen konten joan bere etxera.
Etxera zihoanean gizonak amonarekni topo egin zuen, eta amonak esan zion:
- Txerren desagertu egin da, orain bai desagertu da! -eta gizonak esan zion:
- Askoz hobeto, bestela zer egingo genuen zu ez bazina egongo.
- Eskerrik asko, gizon.
Irati Martin
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario