Orain dela mende asko, guda gogorrak izan zituzten arabarrek heuren lurretara etorri ziren mairuen kontra. Garai horretan gauza bitxiak gertatu ziren Zigoitian.
Behin mairuen gudalosteari sekulako galera eragin zioten arabarrek. Haiek amore emango zutela uste zuten, baina hurrengo egunetan berriro agertzen ziren. Mutil gazte batek hori ikertzea pentsatu zuen, eta behin zelatan ari zela, eta hildako mairuen begira zebilela, itzal bat ikusi zuen. Hildako bati bere ukendua eman, eta lotan egon balitz bezala esnatu zen. Arabatik botatako sorgin bat zela ikusi zuen, mairuekin elkartu zena mendekatzeko.
Mutilak probatzeko sorgina eta mairua hil zituen. Sosrginari ukendua eman eta bere ere esnatu zen. Eaa sorginak eskatu zuen:
- Ez nazazu hil! Errezeta emango dizut!
Mutilak kasurik egin gabe, ezpata hartu eta sorgina hil zuen.
Gero bere lagunengana joan zen, eta bera hiltzeko esan zien, baina ez zuten laguna hil nahi. Berak esan eta esan, azkenean hil egin zuen, ukendua eman eta berpiztu egin zen. Arabarrek hasieran ez zuten sinisten, baina gero lehengo gdetan hil zirenak berpiztu eta garaitu zituzten mairuak.
Ukendua azkenean bukatu egin zitzaien, eta ez zuten pixka bat gorde gerorako. Eta oraindik ez dago ukendua asmatu duenak, guk dakigunez.
Amets Peña
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario