lunes, 11 de julio de 2011

MUNTXARAZ

   Behin menditik nindoala, baserri bat aurkitu nuen, eta baserritarrak kondaira bat kontatu zidan: "Muntxaraz". Muntxaraz Abadiñon dago eta oso dorretxe aberatsa zen Erdi Aroan. Orain berriz baserri baten parte da bakarrik. Erdi Aroan soldadu bat bizi zen Muntxarazen. Oso beso indartsuak zituen, hanka luze eta iletsuak, aho handia, sudur txikia eta ile luze eta lisoa.

  Egun batean Nafarroako erregearen mezu bat jaso zuen, eta esaten zuen bere beltxa gaintzen zuenari bere alaba emango ziola emaztetzat. Borroka gogorra izan zen, baina Abadiñokoa zuhurra izan zen eta irabazi egin zuen. Orduan erregeak esan bezala, bere alaba eman zion emaztetzat.

   Egun batzuetara, Muntxarazera joan ziren bizitzera. Muntxarazen bi seme-alaba izan zituzten, semea Ibon eta alaba Mariurraka. Mutila handia zenez, espazio gehiena zeukan, baina Mariurraka ez zegoen oso pozik, eta bere espazioa nahi zuen.

   Egun batean mendira joan ziren eta Ibon lokartu egin zen. Lokartu zenean zulo batera bota zuten eta hartu zituen kolpeekin hil egin zen. Mariurraka Muntxarazera itzuli zen lasterketa batean eta aita eta amari esan zien Ibon hil zela. Gauean amesgaizto asko izan zituen. Bere anahia ehun metrotara ikuksten zuen, eta lurru ikutzen zuenean garraxi egiten zuen.

   Orain Abadiñon esaten da norbaitek norbait hiltzen badu, zigor bat jasotzen duela.

   Oier Bengoetxea

No hay comentarios:

Publicar un comentario