Don Diego Lopez Harokoa Bizkaiko jauna XIV. mendean basurdeak harrapatzera joan zen, baina inoiz ikusi zuen neskarik ederrena ikusi zuten arroken gainean, soineko eder eta berde batekin, baina hori gutxi balitz, ilea urre kolorekoa zeukan.
- Nor zara? -galdetu zion.
- Ni Anbotoko Mari naiz.
- Nirekin ezkondu nahi al duzu? Gainera, ni Bizkaiko jauna naiz eta zu hemengo politena.
Marik onartu egin zuen, baina hau esan zion:
- Bale, baina ez egin Aitanerik nire aurrean. Don diegok onartu egin zuen eta bere gaztelura abiatu ziren.
Hurrengo egunean Don Diego ehizara joan zen eta kristoren pieza ikusi zuen. Bere atzetik joan eta harrapatu egin zuen. Etxera iritsi zenean denak mahaian zeuden bere zain, afaltzeko prest. Txakurrak zaunka hasi ziren. Bi zituzten. Hanka izter bat bota zien lehitik, eta ez dakizue zer gertatu zen: Txakur txikiak handia akabatu egin zuen. Don Diegok aitaren egin zuen, eta Marik etxetik alde egin zuen.
Hurrengo egunean aita Mariren bila joan zen, baina ez zuen zurkitu. Aitona batekin egin zuen topo eta honek esan zion:
- Berriro islara joan da.
- Bale, bale, banoa bere bila, agur!
Don Diego Mariren bila joan zen, eta aurkitu egin zuen, baina Marik alde egitea esan zion.
Kondairak esaten duenez, gazteluan hiltzen ziren behi guztiei zati bat kendu, eta islara eramaten zuten.
Amaiur Etxeberria
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario