Mendian entzun nuen, orain dela urte asko, aintzira handi batean lamiak zeudela. Aintzira horri deitzen zioten Laminen ainzira, eta kilometro batzuetara herriska txiki batzuk zeuden.
Lamiak arropa erabiltzen omen zuten, eta arroparekin sartzen ziren uretara. Lehortzeko zuhaitz batean uzten zuten. Norbait pasatzen zenean, lamiak uretara sartzen ziren, eta horrela abesti bat abesten zioten, laguntzen zioten lan egiten, eta umeak babesten zituzten.
Egun batean amatxo batek ikusi zuen laminen arroparen distira. Orduan motxila hartu eta laminen aintzirara abiatu zen. Lamiak ezkutatu ziren, eta andreak lamien arropa hartu zuen. Lasterka bere etxera itzuli zen.
Goizean ez zuten ezer egiten, eta gauan zalaparta egiten zuten, eta esaten zuten:
- Munagurengo otso bandera, ekarro nire ondora izara!
Egunak eta egunak pasa, eta berriz etorri ziren:
- Munagurengo...
Andrea aspertu zen, eta lamien antzirara joan, bota zien arropa eta joan zen.
Haizea Sarasola
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario