lunes, 11 de julio de 2011

LAMIA GOZOZALEA

   Historia bat kontatu zidaten, eta orain kontatuko dizuet. Behin batean Zuberoako Lakarriko baserri batean senar-emazte batzuk bizi ziren. Senarra laster joaten zen lotara, baina emaztea berandu.

   Egun batean pertsona arraro bat agertu zen tximiniatik:
- Txitxi eta papa, papa bustia? -esan zuen. Eta orduan emazteak galdetu zion:
- Janaria nahi al duzu? -eta janaria eman zion. Eta horrela beste egunetan ere.

   Pasa ziren egunak, eta emazteak senarrari esan zion zer gertatzen zen. Eta senarrak orduan erantzun zion:
- Ni zutaz mozorrotuko naiz. Zapi bat eta betaurreko batzuk jarriko ditut. Horrela jakingu dugu zer den, lami bat edo sorgin gaizto bat.

   Orduan emaztea lo egitera joan zen, eta senarra han geratu zen. Bapatean berriz tximiniatik pertsona arraro hori agertu zen, eta senarrak jakin ahal izan zuen lami bat zela. Lamiak esan zion:
- Txitxi eta papa, papa bustia? -baina senarrak ez entzuna egin zuen, eta berriz:
- Txitxi eta papa, papa bustia? -eta senarrak ez entzuna egin zuen berriz ere. Azkenean lamia haserretu zen:
- Txitxi eta papa, papa bustia!!! - eta senarrak bota zion lamiari gauza bat, eta lamiak ihes egin zuen errekara, eta ez zen inoiz etortzen.

   Geroxeago senarrak esan zion emazteari:
- Beno, hemendik aurrera ez dizu molestatuko lami horrek! - eta emazteak erantzun zion:
- A, lami bat zen! Eskerrik asko, lamiek beldurra ematen didatelako.

   Sandra Nieto

No hay comentarios:

Publicar un comentario