Bazen behin Eskoriatzan familia bat. Gaua zenean, andrea beti iruten egoten zen. Denbora bat pasata, katu bat agertu zen, eta galdetu zion andreari:
- Guztiak lotan eta zu iruten?
Orduan desagertu zen irrabarre eginez. Hurrengo eguneko gauean, josten hasi zen berriz, eta denbora bat pasata berriz agertu zen katua, esanez:
- Guztiak lotan eta zuk josten? -eta desagertu zen.
Desagertu ondoren andreak bere buruari esaten zion:
- Hau amets bat da -eta jada ez zen kezkatu.
Hurrengo egunean bere senarrari esan zion katu bat ateratzen zitzaiola gau guztietan, zerbait esaten ziola eta desagertzen zela. Orduan senarrak esan zion emateko zapia eta iruteko gauzak. Gauean senarra andrez jantzita josten zegoen, eta katua bat-batean agertu zen, baina konturatu zen senarra zela. Orduan gizonak burrutzia hartu, katua hil egin zuen, eta leihotik bota zuen. Badago beste bertsio bat, senarrak katuari hanka batean jo ziola, eta leihotik bota zuela.
Hurrengo egunean, andre batek besoan zauri bat zaukan eta galdetzen zioten zer gertatu zitzaion, baino ez zuen ezer esaten. Horrezkero, ez zuen inor zirikatuko.
Eli Okariz
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario