domingo, 19 de junio de 2011

2011KO EMANALDIA: HAU ASTE PETRALA!

2010-11 ikasturte amaiera from Elatzeta 2.Zikloa on Vimeo.



HAU ASTE PETRALA!










JOSETXO: Kaixo, guraso maitagarriok! Ongi etorri laugarren mailakoen emanaldira!

MARIA: Somos Josetxo y Maria. ¡El dire y la jefa de estudios! ¡Y os damos la bienvenida a la función de fin de curso de cuarto!

JOSETXO: Gaur laugarren mailako ikasleen lan handia aurkeztuko dizuegu.

MARIA: Emanaldi honetan eskolako eszena batzuk ikusiko ditugu.

JOSETXO: Sabes, María, la función de hoy, recordando el programa de televisión, se titula “Hau aste petrala!”. Pero la hemos subtitulado “¡Vaya chorradita!”, en vez de “¡Vaya semanita!”

MARIA: Lehenengoz, euskarako klase bat ikusiko duzue. Aurrera!








IRAKASLEA: Kaixo guztioi! Laugarren B-ko irakaslea naiz. Gaur “Pasahitza” jolastu behar dugu! Badakizue sari berezi bat daukagula irabazleentzat.

PARTAIDE 1: Egun on, Elena. Taldeka jar gaitezke?

IRAKASLEA: Bai, gaur talde urdinean Iarel eta Iune, eta talde laranjan Julen eta Xabi. Lehenengo jolasa “Abesti izkutua” da, eta laguntzailea Julen izango da.

JULEN LU: Entzun lehenengo pista: Haurren abesti ezaguna da, baina hitzak aldatuta... Zein abestirena da musika hau?: Na na na na… Bigarren pista: Zein da jateko gehien gustatzen zaizuen pintxoa, tortilla ala urdaiazpikoa?...

PARTAIDEA 3: “Pintto pintto” abestia da.

IRAKASLEA: Oso ondo!

IRAKASLEA: Hurrengo abestia, adi!

JULEN LU: Entzun musika hau: Na na na… Bigarren pista: Akordeoia hartu eta itsasontzi batera jotzera zoaz?...

PARTAIDEA 2: “Itsasontzi batean”, Kaxianoren abestia.

IRAKASLEA: Oso ondo. Berdinketa egon da. Txalo bero bat lehiakide guztientzat!

IRAKASLEA: Hurrengo jolasa “Hitz gurutzatuak” da. Laguntzailea, ekarri txartela, mesedez.

JULEN LU: Adi, hastera goaz! Gaia antzineko Egipto da. Piramideak faraoien hilerriak dira.... Zein izan zen faraoirik ospetsuena?

PARTAIDE 1: Tutankamon.

ELENA: Oso ongi. Bigarren galdera!

JULEN LU: Sabanako erregea lehoia da… baina zein da sudurrean mangera bat daukan sabanako animalia?

PARTAIDEA 2: Elefantea!

ELENA: Oso ondo! Talde urdinak irabazi du. Orain azkeneko frogara iritsi gara: “Erroskila”!

JULEN LU: Talde urdinarentzat. A-z hasten da: Zein ibilgailuz etortzen dira batzuk eskolara?

PARTAIDE 1: Autobusez!

JULEN LU: E-z hasten da. Zein da hurrengo hilabetea?

PARTAIDE 2: Pasahitza!

JULEN L: Talde laranjarentzat. A letra dauka. Zein da Espainiako hiriburua?

PARTAIDE3: Madrid!

JULEN LU: E-z hasten da. Nola deitzen da ebakuntza egin dioten andereñoa?

PARTAIDE 4: Elena.

JULEN LU: I-z hasten da: Zeintzuk dira bakeroen etsaiak?

PARTAIDE 3: Pasahitza!

JULEN LU: Talde urdinarentzat. E-z hasten da. Zein herrialdetan bizi gara?

PARTAIDE 1: Euskal Herrian.

JULEN LU: I-z hasten da. Nola izena du Aselen anaiak?

PARTAIDE 2: Iarel.

JULEN LU: O-z hasten da. Zerekin josten da?

PARTAIDE 1: Orratzarekin.

JULEN LU: U-z hasten da. Zer edari da oso osasungarria?

PARTAIDE 2: Ura.

IRAKASLEA: Oso ongi! Orain talde laranjak irabazi du. Saria denontzat izango da: Gailetatxo bana!












JOSETXO: Zein ongi egin duten ezta, Maria?

MARIA: Jakina! Orain gure gaurko gonbidatua aurkeztuko dizuegu.

JOSETXO: Querido público: con ustedes “El Jonan”, gure ikaslerik martxosoena!

JONAN: Kepasa, zuzendari! Vaya jefa guapetona!

MARIA: Ejem, ejem… Oporrak hartzeko irrikitan, Jonan?

JONAN: Tope tronka! E, baina lan asko egin dugu! Begira, plastika saioan nire autoa tuneatu egin dugu. Begira!.

MARIA: Zoragarria! Ez al duzu erakusketan jarri behar?

JONAN: Keba, tio! Que hay mucho mangui por ahi!

JOSETXO: Beno, Jonan, gera zaitez gurekin hurrengo atala aurkezten laguntzeko.

MARIA: Querido público, ahora podéis ver el siguiente programa: “Videos de… primaria!”
















JOSETXO: Lehenengo, aterpean egindako bideoa!

JONAN: Jo, tio! Vaya matada de excursión, en el albergue!

MARIA: Neka-neka eginda daude gizajoak!

JONAN: Bai, baina gauean barre asko egin genituen!

JOSETXO: Zer da hori? Zarautzeko mamua?

JONAN: Gela guztia korrika eta oihuka atera ginen!

MARIA: A ze parranderoak! Hurrengo bideoa!

JONAN: Hau soinketa saioan gertatu zen, a ze barreak!

JOSETXO: Ese es Mikel, nuestro profe olímpico!

MARIA: Josetxo, euskaraz egin, guraso guztiak ohitutzeko!

JONAN: “Vaya leche! Horrek kristoren jipoiak hartu zituen!

JOSETXO: Koltxonetak izorratuko dituzte! Trakets halakoak!

MARIA: Beno, orain azken bideoa ikusiko dugu!















JOSETXO: Hara, Elatzetako festan grabatutakoa, zein ongi!

MARIA: Gozo-eltze jolasean ari dira, urtero bezala!

JONAN: ¡Esta piñata va a acabar mal!

JOSETXO: Hori da makilkada! Izarrak ikusi ditu!

MARIA: Beno, moztu, moztu! Orain beste gelan azterketa bat ikusi behar dugu

JONAN: Azterketa bat? Ni banoa, ez dudalako ezer ikasi. Agur!

JOSETXO: Agur, Jonan!











JOSETXO: Orain ikasle batzuen komeriak ikusiko ditugu.

MARIA: Ez dira “Escenas de matrimonio”, “Gelako eszenak” baizik.

JOSETXO: El subtítulo no es “La que se avecina” sino… “¡Vaya escabechina!”

...

IRAKASLEA: Prestatu azterketa egiteko! Ai, ene, azterketako orriak hartu behar ditut! Bitartean isilik egon!

DESPISTATUA: Toño, izena jarri behar dut?... Eeee, arkatzez ala boligrafoz?... eee… Liburua irekita eduki dezaket?...

...


BIHURRIA: Ee! Toño joan da! Hegazkinen gerra!

NEGARTIA: Ai! Min egin didazue! Toñori esango diot!

LAPURRA: E, begira! Toñori lapurtu dizkiot erantzunak!

BROMAZALEA: Nik ez nuen ezer kopiatu behar! Den-dena ongi ikasia dudalako!

LAPURRA: E! Bakoitzak txutxe bat eman behar didazue, kopiatzen uzteagatik.

IRAKASLEA: Aizu, zuk ba al dakizu irakurtzen eta idazten?

BROMAZALEA: Idazten bai, irakurtzen ez.

IRAKASLEA: Ikusiko dugu… Baina zer da hemen idatzi duzuna?

BROMAZALEA: Esan dizut ez dakidala irakurtzen.

NEGARTIA: Jope, ze azterketa zaila!

BIHURRIA: Baina esan zenuen galdera guztiak errazak zirela!

NEGARTIA: Galderak errazak dira, baina erantzunak ez!

BIHURRIA: Ee! Cuánto es 2x4?
LAPURRA: No sabo.
DESPISTATUA: No se dice no sabo, se dice no sepo.
JAKINTSUA: No se dice ni no sabo ni no sepo.
NEGARTIA: Entonces, ¿cómo se dice?
JAKINTSUA: “No sé”.
BIHURRIA: ¡Entonces para qué te metes!

IRAKASLEA: Beno, azterketa bukatu da! Isilik eta erne egon zarete? Zoazte jolastokira!











JOSETXO: A ze komeriak! ¡Sí que parecía, más que un examen, una escabechina!

MARIA: Goazen hurrengoa aurkeztera. Orain ingelesezko abesti bat!

JOSETXO: “Cowboy” izena du.

MARIA: Aurrera 4.B-ko bakeroak!











JOSETXO: Oso ongi egin duzue. Txalo bero bat!

MARIA: Aizue… eta zuek zergatik geratu zarete hemen?

PATXIN: Kaixo, gu pailazoak gara, eta pailazokeriak egiten ditugu, jakina!. Espero dugu gurekin ez aspertzea eta dibertitzea.

FLAKUTXO: Kaixo, zer moduz zaudete? Eee? Gaizki zaudetela? Bada gu primeran gaude eta zuentzat... prrrrrr!

BESTEAK: Kar, kar, kar!

FLAKUTXO: Mekauenzotz!, ze mutil eta neska potolo eta itsusiak etorri diren!

PATXIN: Baina... Flakutxo, gure gurasoak direla!

FLAKUTXO: A, bai! Egia! Barkatu, barkatu, barkatu!

POTOLO: Ze gosea daukadan!

TRIPOTXAS: Begira hor! Bokata bat!

DENOK: Bokata zatitu!

PATXIN: Orain kanta bat ikasiko dugu.

BESTEAK: Bale!

PATXIN: Buruko mina ee... kraka-kraka ee beroa eta egarria... ematen dik Afrika!


PATXIN: Hau da fundamentu falta! Guraso guztien aurrean horrelakorik!

JOSETXO: Lasai, Patxin, gera zaitezke gurekin, eta hurrengo antzerkiak ikusi.

MARIA: Zuri animaliak gustatzen al zaizkizu?

PATXIN: Jakina! Ba al dakizue ze animaliak ematen dituen buelta gehiago hil ondoren?... Oilasko errea! Niri gehien gustatzen zaidana!

JOSETXO: Beno, beno… Orain ikusiko duzuna gustatuko zaizu: Icarly.

MARIA: Baina orain atseden tarte bat hartuko dugu.

PATXIN: Hori, hori! Hainbeste barrerekin pixagura izango dutelako ikusleek.











CARLY: Kaixo, ikusleak. Ni Carly naiz, Elatzetako ikaslea.

SAM: Kaixo, ni Sam naiz. Eta programa hau “ICARLY” da.

CARLY: Ingurunean animalien gaia landu dugu eta…

SAM: … “Ilemokohanka” programa grabatzea bururatu zaigu.

CARLY: Gaur animaliak izango ditugu gurean. Atzo bidali ziguten email batean galdetzen digute …

SAM: … ea nola zaintzen diren animaliak. Gaurko programa untxi eta akuriei buruzkoa izango da.

FREDY: Kaixo, Fredy naiz, kamara eta teknozalea! Hasteko, nire untxia erakutsiko dizuet.

SAM: Ze polita, Fredy! Orain nirea… Baietz bizirik ematen duela!

FREDY: Aspertua esango nuke nik.

CARLY: Beno, orain... Tatatatxan.... Nire untxia!

SAM: Zein itsusia, Carly! Ja, ja, ja, ja!

CARLY: Ez da itsusia! Itzali kamara, Fredy! Zergatik egin duzue barre!

FREDY: Zure anaia eskultorea izanik… uste genuen…

SPENCER: Nork hitz egiten zuen nitaz? Hara, animaliak… Oraindik ez al duzue nire jirafa ikusi?

SAM: Ez. Ekarriko al duzu gure programarako?

SPENCER: Hauxe da nire jirafa loreduna! Aizue, ez zenuten orain grabatzen egon behar?

CARLY: Samek eta Fredyk barre egin dute nire marrazkiaz.

SPENCER: Ja, ja, ja! Bai barregura ematen duela!

FREDY: Aski da, segi grabatzen: “Mokoilehanka”, bigarren atala.

CARLY: Kaixo, gaur akuriei buruzko erreportajea Icarlyn.

SAM: Akuria ugaztuna da, eta bi arraza daude: ile motzekoa eta luzekoa. Hankak nahiko motzak ditu.

CARLY: Belarrez eta pentsuz elikatzen dira eta ura edaten dute.

SAM: Kaka txikiak eta nahiko borobilak egiten dituzte, eta batzuetan jan egiten dituzte. Baina, baina… ez da hain nazkagarria!

...

MARIA: Oso erreportaia interesgarria egin dute gure ikasleek.

PATXIN: Animalien txiste bat: Zer esaten zaio zebra bati haserretzen denean… “No te rayes”!

JOSETXO: Beno, orain Merlini magoaren txanda da! Txalo bero bat!












ALBA: Ni Merlini magoa naiz. boluntario bat behar dut. Nor izango da bolondresa?

ENEKO Ahal dut nik izan?

ALBA: Bai, edonork ahal du. Orain nire laguntzaile misteriotsua aurkeztuko dizuet: Houdini.

ENEKO: Merlini eta Houdini? A ze itxura beldurgarria! Ez el daki hitzegiten?

ALBA: Ez, behin trikimailu bat gaizki atera zitzaidan, eta mingaina galdu zuen. Lehenengo, karten trikimailu erraz bat egingo dut. Denok erne egon! Nire laguntzaileak karta magikoak ekarriko ditu.

ENEKO: Ni ez nauzu engainatuko! Trikimailua egin duzu!

ALBA: Eta orain bigarren trikimailua: pertsona bat erditik moztuko dut. Houdinik ekarriko dit kaxa. Sartu barrura eta tatatatxan!...

...

MARIA: Izugarria! Beno, Eneko, zer sentitu duzu?

ENEKO: Uste dut digestioa moztu egin zaidala! Ez dut magia berriro ikusi nahi!

PATXIN: Gurasoei galdetuko diet: ¿Hay alguien que no ha hecho un truco de magia en su vida?... ¿Y en bajada?

...

JOSETXO: Beno, hurrengo programa Supernanny da.

MARIA: Baina Elatzetako Supernanny da: Gure Ixiar.












KAMARA: Kaixo, gaur Supernanny familia batengana doa. Aitak kanpoan egiten du lan, eta amak umeekin ezin du gehiago. Horregatik Supernannyri deitu dio.

AMA: Ume hauekin ezin dut, oso bihurriak direlako!

...

SUPER-NANNY: Supernannyri deitu al diozue? Non daude umeak?

AMA: Hortxe daude, beti bezala borrokatzen.

EMA: Nor da hau, ama?

AMA: Andre hau Supernany da

LEIRE: Zein zara, telebistan agertzen dena?

SUPERNANNY: Bai, ni telebistan ateratzen naiz. Eta zuek nola izena duzue?

EMA: Nik Ema.

LEIRE: Nik Leire.

SARA: Eta nik Sara.

LEIRE: Goazen jangelan jolastera!

SUPERNANNY: Ezin dituzu umeak elkarrekin aztoratzen utzi. Bakoitza bere gelara bidali jolastera, lasaitu arte.

AMA: Ongi, ulertu dut

SARA: Ama, txango bat egin nahi dugu bihar.

SUPERNANY: Esaiezu baietz! Han lasaituko dira!

KAMARA: Gaur mendiko txango bat egingo dute.

EMA: Jo, ama. Zure erruagatik nekatu gara!

LEIRE: Ama, Emak kendu dit ogitartekoa!

AMA: Geldirik egon, bestela etxera eramango zaituztet!

UMEAK: Horixe nahi dugu!

AMA: Ea uzten zaituztedan hemen! A ze zalaparta!

SUPERNANNY: Bi arrebak jeloskor jarri dira, baten plana egin duzuelako.

KAMARA: Gaur Supernanny amarekin bilduko da, eta aholkuak emango dizkio.

SUPERNANNY: Gaur hirurek gustuko duten zerbait egiten saiatuko gara.

AMA: Dantza eta margotzea gustatzen zaie, baina ez dugu tokirik.

SUPERNANNY. Etxeko ganbara husten badiezu?

AMA: Beno, neskak, gela hau dantzatzeko eta margotzeko erabiliko dugu.

LEIRE: Iupi! Eskerrik asko, ama.

SARA: Hemen ez dugu borrokatuko!

EMA: Goazen dantza egitera lehen bai lehen!

...

JOSETXO: Ya sabéis, queridos padres y madres, si vuestros hijos o hijas os dan problemas, ¡llamad a Elatzetako Supernanny!

MARIA: Eta gelditu gabe, zuekin… Ilun magoa!

...












LAGUNTZAILEA: Ongi etorri, ikusleok, magia ikuskizunera! Ilun magoa ekartzeko, txalo handi bat behar dugu!

ILUN: Hemen nago, isilik denok, kontzentratuta egon! Lehenengo, kartekin truku bat egingo dugu. Ekarri mesedez.

ILUN: Orain zailena dator. Pertsona bat desagerraraziko dugu.

LAGUNTZAILEA: Gurekin Asel etorri da, eta bera izango da bolondresa. Txalo bat!

ASEL: Beno, prest nago.

LAGUNTZAILEA: Lasai egon, baina… testamentua egina al duzu?

ASEL: Bai: futbol pilota eta kromoak nire anaiarentzat, nire MP3 arrebarentzat…

LAGUNTZAILEA: Benga, sartu. Deskargatzen bazaigu, ezin izango duzu itzuli.

ASEL: Baina desagertu ezkero, nora joango naiz?

ILUN: Ez dakigu, inor ez baita itzuli handik! Beno, kontzentrazioa eta… Abrakadabra!

LAGUNTZAILEA: Hara, ederra egin dugu! Beno, erlojua ona da!

ILUN: Ixo, ikusle maiteok! Miraria gertu dago! Makiltxo honek ekarri egingo du! Han dago!

...

PATXIN: Aizue! Nire zirkoan lan egin nahi duzue? Etorri nirekin bada!

JOSETXO: Eskerrik asko!... Harrigarria gure ikasleen gaitasunak, ezta?

MARIA: Ez dira esaten “gaitasunak”, Josetxo! Nosotros trabajamos “las competencias”.

JOSETXO: Eta orain azken antzerkiari emango diogu hasiera: Goazen!












IRATI: Desi, Basakabi aterpetxera iritsi gara!

DESI: Uda osoa dantzan eta mutilak ezagutzen pasa nahi dut. Hori bai mutiko goapoa!

GORKA: Non ote daude nire lagunak? Basapiztiok agintzen dugu hemen!

...

LANDA: Joe, hemen ez dago hondartzarik!

BEÑAT: Inoiz ezin da jakin zein izango den udarik onena!

...

MIREN: Kaixo, ni Miren naiz, antzerki eta dantza irakaslea. Egun hauetan Basakabi aterpetxe honetan elkarrekin egongo gara. Abestu, dantzatu eta gauza gehiago egingo ditugu elkarrekin ongi pasatzeko. Lehenengo, soinketako saio bat prestatu dut, sasoi onean zaudeten edo ez ikusteko. Pistari bueltak ematen hasiko zarete!

...

DESI: Aizue, ni Desi naiz. Leire nire lagunari Beñat piloa gustatu zaio.

LANDA: Beñati ere gustatzen zaio, baina oso lotsatia da.

AITOR: Zerbait prestatu dezakegu elkartzeko.

LEIRE: Badakit! Dantza bat prestatuko dugu!

LANDA: Bai zera! Eta musika nondik hartuko dugu?

LEIRE: Musika edozerekin sor daiteke. Lurrean jotzen, hankatan jotzen…

DESI: Has gaitezen! Biak animatzen badira, hurbilduko dira.
...

MARIA: Orain, 4.A-koek ingeleseko abestia abestuko dute.

JOSETXO: Barrura 4.A taldeko guztiak!



































No hay comentarios:

Publicar un comentario