sábado, 9 de abril de 2011

ZARAUZKO ATERPEKO EGUNEROKOA




Zarautzera joan gara 2 egun paseatzera. Etxea ikusi genuen, motxilak utzi genituen eta buelta bat ematera joan ginen.

Mireia







Astelehenean Getarian egon ginen eta hiru monitore zeuden gurekin: Izaskun, Lore eta Laiene.

Aiora














Aparejuen materialak hauek dira: Pita, kortxoa, kortxitoa, berunak, birakaria eta amua behar ditugu.
Pausuak hauek dira:
1: Pita kortxoan bildu (75 bira). Hau prestatuta eduki.
2: Pita kortxitotik zeharkatu eta makilatxoa jarri.
3: Birakariaren alde batean korapiloa egin.
4: Birakaria eta kortxitoaren artean berunak jarri. Hauek egiteko aliketak erabili.
5: Amua jarriko diogu birakariaren beste aldean (korapilo berdina). Lehenengo, amua kortxoan sartu arriskurik egon ez dadin.
6: Amua askatu, bildu eta aparejua eginda dago.












Bazkaldu genuen tokian zaldi txiki batzuk zeuden. Poniak baino txikiagoak. Janaria ematen egon ginen.

Amaia H.












Arrantza egitera joan ginen. Bi talde egin genituen, bat arrantza egiteko eta bestea barku batean buelta bat ematera. Nik korrokoi bat harrapatu nuen.

Mireia






























Arrainak arrantzatzen egon ginen. Tramankulu bat egin genuen eta arrain bat harrapatu genuen. Gero itsasontzira joan ginen. Bere gidariak Antxon izena zuen.

Amaia H.


Zubian aparejua hartu eta pita guztia uretara jaitsi ginen. Kortxitoak ura ukitu behar du, eta ogia ez erortzea. Ordu bat itxoitea ongi da korrokoiak etortzeko. Korrokoi bat duzunean poliki igo behar da. Nik bat harrapatu egin dut! Egia! Eta beste batzuk hiru gehiago.

Andoni






Zarautzen meriendatu eta hondartzara joan ginen. Goraino busti ginen! Disko festan Melani etorri zen!

Aiora














Batzuk dutxatu ziren eta besteak afaltzera joan ziren. Gero diskoteka egin genuen. Makilatu ere egin ginen, eta ohera joan ginen.

Haizea









Asteartean Getariara itzuli ginen. Han Elkanori buruz piskat gehiago ikasi genuen, eta gero bazkaltzera joan ginen.

Amaia H.










Getarian Urola Kostako telebistakoak zeuden, eta esan ziguten ea nahi genuen interneten atera, eta esan genuen baietz. Aterako gara www.uk4.es orrian.

Mireia








Aterpeko parkera joan ginen. Hortik jolastu pixka bat eta azterketa bezala jolastu egin genuen.

Haizea.











Gero etxera joan eta parkean geratu ginen, gure amatxoak itxoiten.

Haizea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario