domingo, 10 de abril de 2011

TXAKUR ZUZIDUNA

Egun batean nire amak kondaira hau kontatu zidan.

Mutiko batek ezkondu behar zuen, eta bere familiari eta bere lagunei gonbidapenak eman behar zizkien. Orduan buru-hezur batekin topatu zen, eta ostiko bat eman zion. Bere atzetik txakur bat zebilen eta mutikoa bere etxera joan zen bere amari esatera, baina amak esan zion:
- Hori gezurra da -eta mutikoak esan zion leihotik ikusteko, eta hor zegoen txakurra.
Baina umeak esan zion amari:
- Ama, ez da izango madarikazio bat?
Eta amak erantzun zion:
- Nola izango da madarikazio bat? Hori bada, Pedroren baserrira joan ea zer egiten dizun.

- Pedro, nire atzetik txakur bat dago, eta ez nau bakean uzten. Honek erremedioa al dauka?
- Bada uzten dut baietz. Ikusiko dut nire liburu magikoa...

Zer uste duzue? Erremedioa izango ote du? Nik uste dut istorioa honela bukatzen dela:

- Bai, erremedioa dauka -esan zion Pedrok- Ondo portatu behar duzu. Amari lagundu eta berak esaten dizuna egin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario