Baziren behin Urdazubiko bi anaia konkordun eta sorgin bat. Egun batean konkordun batek galdetu zion sorginari:
- Eman ahal didazu sorginkeria bat, eta konkorra kendu?
- Nik ez, baina leku batera joan ahal duzu.
- Zein lekutara?
- Hartako herrixkara joan behar duzu. Orduan astearen egunak galdetuko dizkizute, baina igandea ez esan.
- Ondo da, oraintxe joango naiz.
Ailegatu bezain laster etxera sartu zen, eta aste egunak galdetu zizkioten.
- Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala, larunbata eta igandea -erantzun zuen konkordunak.
- Zeinek esan du igandea?
- Konkordun horrek.
- Konkorra ken diezaiotela!
Konkorra kendu ondoren bere etxera joan zen kontent. Orduan bere anaiarekin topo egin zuen, eta honek galdetu zion:
- Nola kendu duzu konkorra?
- Etxe honetara joanez.
- Joango naiz.
- Baina asteko egunak galdetuko dizkizute. Ez esan igandea.
- Horixe egingo dut.
Ailegatu zenean, asteko egunak galdetu eta...
- Astelehena, asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala, larunbata eta igandea.
- Konkordun horrek.
- Jarri bestearen konkorra.
- Orduan konkorduna etxera joan zen triste.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario