domingo, 10 de abril de 2011

BASAJAUN ETA BASANDEREAK

Bazen behin Aralarko mendietan dagoen kondaira izugarri bat. "Martin Txikiren kondaira" izena du, eta nik kontatu egingo dizuet.

Aspaldi gizakiek ez zituzten garia eta ogi zuria ezagutzen, baina bazeuden ezagutzen zituztenak: Basajaunak eta Basandereak. Beraiek mendietan bizi, eta gari eta ogi zuriz elikatzen ziren.

Behin Martin Txiki beren bila joan zen eta aurkitu egin zituen. Festan zebiltzan gari meta izugarri baten inguruan denak. Martin Txikik horrela esan zien:
- Emango al zenizkidakete gari ale batzuk?
Eta denek:
- Ez!!!!!
Martin Txikik nola edo hala lortu behar zituen gari aleak, eta apustu bat pentsatu zuen, baina bazekien ez zuela irabaziko eta esan zien:
- Baietz salto egin metatik!
Eta denek:
- Ezetz!
- Baietz!
Pentsatu zuen bihar leku berean egingo zuela, eta esan zien:
- Bihar leku berean¨. Ongi?
- Bai, bai, bai - basajaunek.

Martin Txiki biharamunean aitaren abarka handiekin etorri zen. Salto egin, eta metaren gainean zapla! erori zen gure Martin Txiki, eta abarka guztiak gariz bete zirenean esan zien:
- Ongi, bukatu da apustua. Zuek irabazi duzue. Banoa etxera.
Martin Txiki ibili ezinean joan zen etxera.

Hala ez bazan eta bazan, atera dadila Aralarko plazan

No hay comentarios:

Publicar un comentario