lunes, 24 de enero de 2011

4. MAILAKO TERTULIAK: "BIHOTZA ZUBI"




















Liburu honetako bi olerki irakurri ditugu. Olerkietan hitzak oso ongi aukeratzen dituzte eta sentimenduak adierazten dituzte. Zer iruditzen zaizkizue?






























































Baditugu denok ongi eta baliotsu sentiarazten diguten gauzak, eta aldiz gaizki, triste edo minez sentiarazten digutenak ere. Horren inguruan aritu gara eztabaidatzen, eta hemen duzue horren berri.

Noiz sentitzen gara ongi, garrantzitsuak, maitatuak?...
- "Lagunekin gaudenean".
- "Futbol partida bat ongi jokatzen dugunean", "gola satzen dugunean"...
- "Ching Xun egiten dudanean"...
- "Bihurrikeriak egiten ditugunean".
- "Nota onak ateratzen ditugunean".
- "Balleta egiten dudanean".
- "Etxeko lanak bukatzen ditugunean".
- "Lotsaturik ez nagoenean".
- "Gabonetako opariak ekarri dizkigutenean".
- "Familiarekin oporretan gaudenan".
- "Bob Esponja ikusten dugunean".
- "Shakira bezala dantzatzerakoan".

Noiz sentitzen gara gaizki, goibel, zapuztuta?...
- "Besteen desberdinak sentitzen garenean".
- "Futbolean gaizki jokatzen dugunean".
- "Lagunek burla egiten digutenean".
- "Lagunek gure sekretuak esaten dituztenean".
- "Lagunek jolasten uzten ez digutenean".
- "Gure anaia-arrebek harroputz jartzen direnean".
- "Jostailu bat puskatzen digutenean".
- "Nota txarrak ateratzen ditugunean".
- "Besteek iraintzen gaituztenean", "mehatxatzen gaituztenean".
- "Nahi duguna erosten ez digutenean".
- "Amesgaiztoak ditugunean".
- "Gela batean berriak garenean".

No hay comentarios:

Publicar un comentario