Eta gu zergatik ez? Asmaketak (edo asmakeriak) pentsatzen jarri gara, ea hauetakoren batekin ospetsu bihurtzen garen!:
- Klipping: Klipekin piercing egitea.
- Helikozuhaitza: Zuhaitz bat hustu motorrak eta abar sartzeko, eta adarrak helikopteroaren helizeak izango lirateke.
- Betaurreterkia: Betaurreko hauek euriarekinaterki bihurtzen da, ura jasotzen du eta lastotxo baten bidez ahora eramaten du, freskagarri bihurtuta.
- Betaurretoldoa: Betaurrekoa hauek toldo bihurtu daitezke. Makil bat gora ateratzen da, eta kanpin denda bezala egiteko balio du.
- Betauburbuila: Betaurreko lenteen ordez, xaboiko burbuilekin egitea. Ez lirateke garbitu behar!
- Ortodontzia aparatu bitxiak: Bat intxaurrak mailu batez puskatzen dituena, bestea haragia mozteko zerra batekin, bestea azenarioak eta patatak zuritzeko txorroskilo antzekoarekin (purea belarrietatik ateratzen da eginda, eta ilarrak sudurreko mukiekin egiten ditu).
- Papera birziklatuz zuhaitz bat egitea: Xurgagailuaren hodiaren muturra lurrean sartu (ura xurgatzeko), sustraiak freskagarrien lastotxoak berrerabilita, egunkari papera enborraren inguruan bildu; xurgatzeko energia eguzkitik dator jakina: hostoen ordez, eguzki-plaka txikiak.
- Mendiko haize-errotak (generadoreak) ilea eta azkazalak mozteko erabiltzea. Kontuz, oso ongi kalkulatu behar duzu non jarri!
- Beroforroa: Barruan berogailua daraman mendiko txamarra.
- Aulkibero: (Ez gara ikastunez burlatzen ari!) Gelako aulkietan berogailua.
- Liburualtxaria: Liburu forma du, baina hankak jartzeko balio du, eta edalontziak jartzeko ere.
- Zaborra desagerrarazten duen zakarrontzia...Eta gehiago genituen (etxe puzgarriak, mahai sukaldaria, kotxe hegalflotantea, eraztun multifuntzioa, etxeko lanak egiten dituen makina...) baina patenteen erregistrora joan behar dugu korrika! Bidali iruzkinak zuen asmaketa bitxiekin!
No hay comentarios:
Publicar un comentario