miércoles, 15 de diciembre de 2010

IRAGARKI OSASUNGARRIA: EZ JAN LITXARKERIA GEHIEGI!



AITA: Txantxarrin, txutxe poltsa bat erosi nahi al duzu?
TXANTXARRIN: Bale, aita. Paki, nahi al duzu etorri?
PAKI: Bale, baina orduan bagoaz, bestela itxiko dute.
SALTZAILEA: Egun on, neska-mutilak. Zer nahi duzue?
PAKI: Nik ez dut ezer nahi.
SALTZAILEA: Eta zuk, mutiko, zerbait nahi duzu?
TXANTXARRIN: Nik 31 poltsa goxoki nahi ditut, mesedez.
PAKI: Ez, mesedez, Txantxarrin, aitak zigortuko zaitu.
SALTZAILEA: 20 euro, mesedez.
...
TXANTXARRIN: Paki, pasatu kajoian dauden gozokiak!
PAKI: A zein usain txarra botatzen duzun ahotik! Noiz garbitu zenituen hortzak azken aldiz?
TXANTXARRIN: Uf! Orain dela lau urte, gabonetan.
PAKI: Normala da orduan usain txarra edukitzea. Horregatik dituzu hortzak hain beltzak.
TXANTXARRIN: Isildu, Mari Perfekta!. eta pasatu gozoki gehiago. Gaur hamasei poltsa jan ditut bakarrik.
PAKI: Ez dizut emango, eta botako ditut gozoki guztiak zakarrontzira!
TXANTXARRIN: A ze mina! Hortzetan min handia daukat!
...

AITA: Txantxarrin!! Zergatik ez didazu kasurik egiten? Zigortuta egongo zara hamalau egunez!
TXANTXARRIN: Aita, mina daukat! Ezin dut ondo hitzegin!
AMAK: Medikuarenera joan behar dugu.
PAKI: Esan dizut, Txantxarrin!
...
AMA: Kaixo, sendagile jauna! Nire semeak sei hortzetan txantxarra dauka.
SENDAGILEA: Bihar lauetan etorri, eta zure semeari txantxarrak kenduko dizkiot.
AMA: Ongi da! Bihar etorriko naiz nire semearekin, eta txantxarrak kenduko dizkiozu.
SENDAGILEA: Bihar arte!
...
AMA: Kaixo berriro, sendagile jauna!
TXANTXARRIN: Ama, hortzak egunero garbituko ditut, baina ez utzi hemen!
AMA: Txantxarrin, hemen utziko zaitut! Nahi duzuenean hasi.
AITA: Txantxarrin, hemen hortzak ondo jarriko dizkizu.
SENDAGILEA: Kaixo, Txantxarrin! Orain zure aita eta ama joango dira, eta hortzak ondo jarriko dizkizut.
TXANTXARRIN: Entzun! Zuk ez dizkidazu hortzak ondo jarriko, eta orain jolastuko dugu, nire aitak ez jakiteko hortzak ez dizkidazula ondo jarri.
SENDAGILEA: EZ! Ondo jarriko dizkizut hortzak, nahi baduzu edo ez!
...
SALTZAILEA: Orain gauza hobeagoak ekarri ditut dendara.
TXANTXARRIN: Nahi dut ogi bat, azukrerik gabeko txikleak, gaileta integralak eta fruta.
PAKI: Orain ez dauka txantxarrik.
SALTZAILEA: Horrela hobeto egongo zara.
...
PAKI: Txantxarrin, etorri hortzak garbitzera.
TXANTXARRIN: Bale, joango naiz... (abestuz) "La, la, la... hortzak garbitu"...
PAKI: Jada bukatu baduzu, nik ere garbitu behar ditut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario