Ikusten duzuenez, bapo pasa genuen! Lehendabizi, gosari osasungarria eskaini zigun: Txokolate katilukada, ogi txigortua oliba ozpinarekin eta jogurta intxaurrak eta mermeladarekin!

Oso esperimentu interesgarria egin zigun: Ozpinetan sartutako arrautza baten oskola nola desagertu den. Oskolik gabeko arrautza gordinak botea egiten zuen! Jakin nahi al duzue gehiago erreakzio kimiko honi buruz? HEMEN klikatu

Beste esperimentu bat egin zigun: karbono dioxidoa solido egoeran dagoenean. "Izotz lehorra" deitzen diote, berehala lurrintzen denean ez duelako hezetasunik uzten.

Gainera, barazki zatiekin estanpazio eskulanak ere egin genituen. Mila esker, Iñigo! Asko ikasi dugu!

No hay comentarios:
Publicar un comentario