lunes, 20 de septiembre de 2010

4.B-koak: BERRIRO ERE ESKOLARA!

Denok dakigu oporretan gustura egoten garela, eta eskolan berriro hastea kostatu egiten dela. Erremediorik ez duenez... ikasturte hasieran horren alde onak bilatzen saiatu gara, atseginago egingo zaigulakoan. 4.B taldekoek hauxe uste dute:

Eskolan hastea alde onak ere baditu:
- Ikasteko, lanak egiteko...
- Zure lagunak ikusteko, lagun berriak egiteko...
- Jolasteko.
- Kurtsoa pasatzeko.
- Ondo irakurtzeko.
- Aspertuak ez egoteko.

Ikasturte berrirako ere asmo onak azaldu dituzte:
- Andereñoari kasu egitea.
- Klasean arreta jartzea.
- Zintzo portatzea.
- Ixilik egotea.
- Ez jotzea.
- Aulkian ondo eserita egotea, aurrera begira...
- Hitz egiteko eskua altxatzea...

No hay comentarios:

Publicar un comentario