Denok dakigu oporretan gustura egoten garela, eta eskolan berriro hastea kostatu egiten dela. Erremediorik ez duenez... ikasturte hasieran horren alde onak bilatzen saiatu gara, atseginago egingo zaigulakoan. Hauek dira emaitzak:
- Gehienok aukeratu dugu alde on berdintsua: "Berriro lagunak ikusten ditugula, lagun berriak egiten ditugula, patioan lagunekin jolasten dugula, ondo pasatzen dugula, bromak eta barreak egiten ditugula..." eta horrelakoak. Beno, hau ez da ustekabea, ezta? Bada, batzuk uste dute"irakasleak ikustea pozgarria dela, berriak edo lehengoak..." Baina baten bat ez dago hain gustura: "Irakasle batzuk onak dira; irakasleen bronkarik gabe hobeto gaude..." Beno tira, esan dugu alde onak bilatzea!
Batzuk esaten dute lehenengo egunak ez direla hain txarrak: "Plastika egiten dugula; soinketan libre uzten gaituztela; nahi dugun tokian esertzen garela; lehenengo bi asteak goizez bakarrik direla..." Eta beste batzuentzako gauza berriak dira hoberenak: Ikasturte berrian gaudela, gauza berriak estrenatzen ditugula, liburu berriak eta lan berriak, hurrengo mailara pasa garela..."
Batzuk ikastearen alde onak azpimarratzen dituzte: "Asko ikasten dugula, aurten gehiago ikasiko dugula, nota onak ateratzean konten jartzen zarela, karrera bat ikasteko edo lanbide bat izateko balio duela, euskaraz egiten dugula, irakurtzen, idazten eta buruketak egiten ikasten dugula..."
Eta bukatzeko ez dira gutxi lan batzuk gustuko dituztela esaten dutenak: "Ez direla hain aspergarriak, dibertigarriak direla, ongi pasatzen dugula..." Zeintzuk ote dira horiek? Ez dago sorpresa handirik: Gorputz-hezkuntza eta informatika gela. Nahiko ongi baloratzen dira Arte-hezkuntza eta euskara. Aipatzen dira baita ere liburutegia, aterpeak eta txangoak... Baina beste arloak botu gutxirekin geratu dira.
Beno, argi eta garbi ikusten da hemen jende jatorra dagoela, eskolan hastea ez dela hain latza izan, eta ikasturteko lanari gogoz ekin diogula. Ongi etorri denoi eta aurrera!
No hay comentarios:
Publicar un comentario