
Hasteko, Liburuen erakusketa bat jarri dugu gelan (ikusi argazkia). Alde batetik, guk irakurri berri ditugun liburuekin. Bestetik heldu batzuk (guraso batzuk eta irakaslea) ekarri dituzten liburuak; gustuko dituztenak, edota txikitan irakurtzen zituztenak. Baita ere, liburuan egun hauetan Ingurunean ibili ditugun liburu batzuk; eskolakoak eta Toñok Donostiako liburutegitik ekarritakoak, makinei buruzkoak eta abar.
Baita ere egin dugu Gaztelaniazko irakurgai baten irakurketa landu: "La luna es un queso". Denok irakurri ondoren, hoberen egiten zutenena grabatu dugu. Hementxe duzue entzuteko aukera. Zorte handia izan dugu, zeren Manu Elizondo aktore ezaguna etorri baitzaigu ipuin bat kontatzera, eta ilargiaren ipuina ere kontatu digu (hau ere entzun dezakezue). Gainera ondo irakurtzeko aholkuren bat ere eman digu. Eskerrik asko, Manu!
Eta Liburu Asteko beste saio batzuk ere izan ditugu. Maggiek, eskolako ama batek, ingelesezko hiru ipuin kontatu dizkigu. Oso politak izan dira. Eskerrik asko, Maddie! Manu aktoreak ere liburu bat irakurri digu: "Sorgina eta Maisua" (honen erreseña ere jarri dugu blogean). Bertan entzun dezakezue.



No hay comentarios:
Publicar un comentario