sábado, 15 de mayo de 2010

IPUINAK: "INURRIEN AMODIO ISTORIOA"

Etxerako lanetan ipuin batzuk idatzi ditugu, Joxantonio Ormazabalek idatzitako olerki batetik abiatuta (Bihotza zubi liburutik). Joxantonio, zauden tokian zaudela, ea gustatzen zaizkizun gure ipuinak!

Inurri gorria eta beltza

Baziren behin bi inurri, bat gorria eta bestea beltza. Zuhaitz batean puntan ezagutu ziren, eta erabaki zuten inurritegi bat egitea.
Denbora asko pasa ondoren, inurritegia bukatu zutenean, lagunak izan ziren eta maitemindu ziren. Orduan bere aita eta amek esan zieten:
- Ezin duzue ezkondu...

Alazne


Inurriaren amodioa

Bazen behin inurri gorri bat, zuhaitz baten puntan bizi bela bere familiarekin.
Arratsalde batean haize handia atera zen. Zuhaitza hasi ziren firin-faran, hara eta hona. Inurri gorria lurrera erori zen, eta beldurtuta sentitu zen.
Inurri beltz batekin topatu zen, eta galdetu zion:
- Nahi al duzu nire laguna izan? - eta erantzun zion:
- Bai, zure laguna izango naiz.
Horrela beraien amodioa hasi zen. Zuhaitz handi baten bainera igo ziren, eta bizi izen ziren muxu-muxu, goxo-goxo, betirako.

Irati


Inurri gorria eta inurri beltza

Baziren behin bi inurri mota, gorriak eta beltzak. Inurri gorrien erreginak proposatu zuen gerra egitea, beltzek gorrien inurritegiko janaria nahi zutelako, eta baita ere lapurtu zizkiotelako.
Inurri gorrien eta beltzek eraikin batzuk gein zituzten, tridenteak, ezpatak eta abar.
Gerraren erdian, inurri gorri bat eta beste beltz bat ezagutu, eta maitemindu ziren, eta inork ikusi gabe joaten ziren bere ezkutalekura. Bere ezkutalekura zuhaitz bat zen, eta han trankil-trankil egoten ziren.
Egun batean pentsatu zuten gerrarekin bukatu behar zutela. Orduan guda-zelai erdian jarri ziren, eta burrukan zeuden inurriak harrituta gelditu ziren. Galderak hasi, eta denok artean konturatu ziren lagunak baziren, hobeto biziko zirela.
Besarkada handia eman eta elkarrekin bizi ziren.

Oier M.


Ba ziren behin bi inurri, bat gorria eta bestea beltza. Bakoitzak bere inurritegian lo egiten zuen.
Egun batean lanean ari zirenean, topo egin zuten. Ikustean txundituta geratu ziren, desberdinak zirelako, baina aurretik maiteminduta zeuden.
Orduan joan ziren beltzaren etxera bizitzera, eta han oso ondo bizi ziren, seme-alaba asko izan zituzten, pixkat gorriak eta pixkat beltzak.

Mikel



Inurri gorriak topatzen dira beltzekin, joaten dira tipi-tapa, eta han daude biak muxuka, barrezka eta goxo-goxo zuhaitzaren puntaren-puntan.
Hor daude biak barrezka... Hor daude, fli-fli... Oso gustura gelditu ziren biak, inurri gorria eta beltza atera ziren, eta betirako super gustura bizi ziren.

Amaia




Inurri beltza beste inurri maitemindu egiten dira. Eta etxe bat egiten dute, bakarra beraientzako edo bere seme-alabentzako, eta ez ikusteko seme-alabak dituztela. Hartz inurrijaleak ez jateko ere, ez umeak ezta ama eta aita ere. Jaten baditu aita eta ama, umeek ez dutelako ezer jateko, txikiak direlako joateko bakarrik.

Ainhoa.



Bazeuden inurri desberdinak, batzuk gorriak, besteak beltzak, eta egun batean zuhaitzaren puntara joan ziren. Han bat-batean inurri gorriak eta beltzak elkartu ziren, eta batzuk besteez maitemindu ziren, alegia gorriak beltzetaz, eta beltzak gorrietaz, eta muxuka egon ziren zuhaitzaren adarren puntarik finenetan. Gero ezkondu ziren, eta elkarreki bizi eta gero umeak izan zituzten. Erdi gorri-erdi beltzak jaio ziren inurri umeak.

Amaiur


Gure inurri maiteak maitemintzen dira. Gorriak beltzekin eta beltzak gorriekin. Orduan joan zen inurri beltza bat gorri batengana eta esan zion:
- Aizu, ni goapoa al naiz?
- Bai, baina jada badu nobioa.
- Baina goapoa naizela esan duzu.
Eta bueno, azkenean oso ondo konformatu ziren, baina nola bakarrik bizitzen...
- Oso ondo konformatuko gara! Ni zurekin eta zu nirekin. Horrela bukatzen dugu!
Eta oso pozik bizi ziren.

Ane



Inurria maitemindua

Egun batean inurri bat kaletik zebilenean, moto batek harrapatu nahi zuen, baina beste inurri bat konturatu zen, eta salbatu zuen.
Orduan neskak esan zion:
- Eskerrik asko - eta gonbidatu zuen kafea hartzera.
Orduan inurri motikoak eskatu zion berarekin ezkontzea, eta erantzun zion baietz.
Hurrengo egunean ezkondu ziren, eta oso ondo bizi izan ziren.



Behin inurri batzuk ari ziren lanean, gero eramateko zuhaitzera edo lurrera. Beste batzuk ez zuten lan egiten, ari zirelako deskantsatzen, egin zutelako lan asko, asko eta asko.
Gero gaua zen, inurriak ari ziren lotan. Goizean inurri bat eta beste bat hasi ziren lanak egiten, eta begiratu zuten aurpegiz-aurpegiz. Nahi zuen ezkontza egin.
Gero jada ziren handiak, ezkontza egin zuten, eta mutilak eman zion eraztuna. Eta umeak izan zituzten, eta pozik bizi ziren.

Juan Carlos

No hay comentarios:

Publicar un comentario