HAU 3.A TALDEKO EGUNEROKOA DA:
2010ko apirilaren 26a.
Gaur liburuaren astea hasten da, eta Maggie etorri zaigu hiru ipuin kontatzera. Eskolan urtero bezala, liburuekin erakusketa bat antolatzen dute. Ostegunean Manu etorriko zaigu ipuin bat kontatzera.
Aiora naiz. Gaur oso triste nago, eta beldurtuta ere, gaur nire izeba bihotzeko ebakuntza egingo diotelako.
2010ko maiatzaren 4a.
Gaur xakean ikasi dugu, eta 3 zifrako zatiketak ere. Txapelketak egon dira, eskupilotakoak, eta Amaiur eta Amets finalera doaz. Gure gela eta beste gelako batzuk saskibaloian egin dugu, eta bueno, galdu dugu, baina oo pasatzea da hoberena.
Toñok esan digu hurrengo astean txango bat egitera joango garela, eta gelako aita edo amen lantegira joan gaitezkela. Adibidez, Albaren eta Ainhoarenera. Ametsen aitaren tailerrera...
Ingurunean gai berriarekin hasi gara eta, beno ez da horren polita, baina berdin du, lanena da. Horregatik joango gara txango bat egitera. Txangoa dibertigarria izango dela uste dut.
Klase guztiak lagun pila ditugu. Oso jatorrak dira gehienak. Batzuk batzuetan molestatzen dute, baina denok gara oso-oso lagunak.
Bukatzeko: oso onak gara guztiak.
2010eko maiatzaren 13a.
Gai berri batekin hasi gara ingurunean. Aste honetan asmatu behar dugu makina bat, eta nirea mikroondas da. Lauko zatiketekin ere hasi gara, eta niretzat super errazak dira Toñok jartzen dituenak. Gai berri batekin hasi gara, eta txango txiki bat egingo dugu, Ainhoa eta Albaren aitek non egiten duten lan. Ingeleseko azterketa ere daukagu, eta "arropa" sartuko da, baina nik guztia dakit. Gaur ere soinketan talde guzti bat zigortu du Mikel soinketakoak. Nire ahizparen urtebetetzea izan da, baina hau beste gai bat da.
2010eko maiatzaren 17a.
Auzoko festak izan dira, eta gure gelako batzuk ikusi nituen. Ainhoa eta biok kotxeetan montatuta, bera batean eta ni bestean, pila gustatu zitzaidan. Gero Mireia ikusi, eta pailazoak ikustera joan ginen. Amets, Irati, Ainhoa eta lauok, a ze barrea! Oso ondo pasa genuen, baina gehiago nire lagun bat etorri zelako nire etxera lo egitera.
Hurrengo egunean margoketa leihaketa zegoen. Ia azkenak iritsi ginen. Nik galdu nuen eta nire lagunak Winnie the Pooh-ren estutxea irabazi. Eta nik txutxe pila izan nituen.
Igandean bazkari bat genuen. Oso janari ona, nire aitak eta bere lagun batek egindakoa. Oso-oso gozoa zegoen, etea lehengo partidu guztiak zeuden, nire anaiaren lagunak. Han oso ondo pasa nuen, eta bukatu ondoren, denak beren etxera joan ziren, eta gu nire amaren lehengusuarengana joan ginen. Denok afaldu eta bukatu genuenean pxkat hitz egin, eta etxera. Ni 10:45etan ohera joan nintzen, ama 01:00etan, eta anaia 11:30etan. A ze familia dudan! Oso pozik nago.
Agur Ben-hur!
Ane.
2010eko maiatzaren 20a.
Eskolatik atera, eta lantegialdera joan ginen. Bertan 3.A eta 3.B banatu ginen. Ondoren, 3.A bidetik gora, eta 3.B bertan geratu ziren.
3.A, lehenengo Mikelen amaren lantegia ezagutu genuen, eta makinen funtzionamendua erakutsi ziguten. Gero behera joan, eta makinan ondo ikusi, argazkiak egin eta berriro gora. Eta armairu eginak ikusi, eta funtzionamendua irakatsi ziguten.
Gero Sagu mekanika tailerrera joan, gauza batzuk irakatsi, opari batzuk eman eta eskolara itzuli ginen.
Niri asko gustatu zait. Toñok errieta egin zidan, baina dibertigarria izan zen.
Alba
2010eko maiatzaren 25a.
Larunbatean hondartzara joan nintzen, eta uretara sartu nintzen. Pixka bat beranduago bandera berdea jarri zuten, eta batzuk ez zuten atera nahi. Gero odola zegoen, eta sokorrista bat etorri zen, eta mutila hartu zuen, baina zeukan koska handi bat.
Mireia
2010eko maiatzaren 30a.
Gaur 3. mailako batzuk jaunartzea egin dugu. Hamabiak hamargutxitan elizan geunden, denak ilaran sartzeko prest. "Bentaseko umetxoak" abesten sartu ginen. Oso urduri baina pozik geunden baita ere. Ni Koldoren ondoan eserita nengoen, eta nire ustez apaizak meza polit bat aurkeztu zuen.
Opariak egin genituen: baloia, liburua, lorea, ogia et kaliza. Meza bukatzerakoan argazki batzuk atera genituen. Eguraldi euritsua eduki genuen, eta elizatik etxera azkar joan ginen. Zorte txarra izan genuen eguraldiarekin, oparitu zidaten bizikletarekin ibili nahi nuelako, baina euriarekin ezin izan nuen.
Birramona nire etxera pastela jatera etorri zen, eta oso ondo pasatu genuen.
Oier M.
2010ko ekainaren 8a.
Korpus Kristi egin genuen ?. Irati, Koldo, Oier B., Oier M., Ane eta ni. Beste gelako batzuk ere bai. Meza bukatu zenean, ?? dastatzera joan ginen. Denak batera bazkaldu genuen, katekistak eta apaizak ere bai. Bazkaltzen ari ginenan Koldok eta Oier B.-k txisteak eta tontakeriak egin zituzte, guri barre eragiteko.
Gero jolasten aritu ginen, munstroek txikiei beldurra ematen ari zirela, Ametsen etxeko atzeko aldean. Irati, Usue eta bigarren bailan zegoen batekin kontzertu bat egin zuten. Ametsen ? etorri zen eta esan zigun:
- Kontuz, ez zapaldi inurritegia, bale?
- Bale ba, kontu handia izango dugu -eta izozkia eta pastela jatera joan ginen.
Koldok eta Oierrek berriro egin zituzten tontakeriak, baina barre asko ematen zuen. Bukatu eta pastel eta izozki gehiago eskatu nuen.
Nintendo DS eraman nuenez, pixka bat jolasten egon ginen, eta gero berriro jolastera joan ginen. Bos minutuz egon ginen, eta denak etxera abiatu ginen.
Agur lagunak!
Ainhoa.
miércoles, 26 de mayo de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario