2010ko apirilaren 23a.
Atzo aterpera joan baino lehen errotara joan ginen, eta oso polita zen. Gero beste gelari tokatu zitzaion, eta guk txakur bat aurkitu genuen. Jaten eman genion, eta autobuseraino jarraitu zigun.
Aterpera abiatu ginen eta hango janaria oso gozoa zegoen. Ohe handiak zeuden. Nik Amaiurrekin lo egingo nuen.
Kobazulora joan ginen. Estalaktitak, estalakmitak eta zutabeak zeuden (kobazuloa itxi egingo da).
Gero aterpera joan ginen, afaldu genuen eta batzuk makilatu ziren. Diskotekara joan nintzen eta besteak beste aterpera joan ziren.
Gaur jolasten egon gara, eta bazkaldu dugu. Berriro jolastu dugu, eta sari bat eman digute. Azkenean, etxera joan gara. A ze polita zen herria! A ze janari gozoa!
No hay comentarios:
Publicar un comentario