jueves, 29 de abril de 2010

UXUEREN EGUNEROKOA ATERPEAN


2010eko Apirilaren 22an

Goizeko 9:00etan autobusa hartu dugu.Zubietako errota ikusi dugu eta hamaiketakoa jan dugu. Autobusa hartu dugu Beintzara joateko. Iritsi garenean motxilak hartu eta aterpean utzi ditugu.Frontoian jolastu eta jangelara joan gara.Gero mendira joan gara meriendatzera,kobazuloa ikustera,jolastera eta zuhaitzak ikustera eta ezagutzera.Menditik bueltatzean Labainera joan gara batzuk. Han gelak aukeratu eta batzuk dutxatu dira. Labainen gaudenak Beintzara joan gara afaltzera.Diskoteka egin eta Labainera joan gara. Parranda egin eta lo.

2010eko Apirilaren 23an

Dena motxilan sartu eta gosaldu dugu 9:00etan. Gero Beintzara joan gara.Eta herri kirola eta taloak egin ditugu.Taloak jan eta jolastu dugu. Bazkaldu,gauzak sartu autobusean eta Irunera bueltatu gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario