jueves, 29 de abril de 2010

SANDRAREN EGUNEROKOA ATERPEAN


2010eko apirilaren 22a.

Atzo eskolatik atera, autobusa hartu eta Zubietako errotara joan ginen. Han gauza asko ikusi genuen. Gero handik atera eta Zubieta herrira joan ginen, eta han txakur bat aurkitu genuen. Hamaiketakoa hartu eta jan genuen.

Geroago aterpera abiatu ginen, eta frontoian jolastu genuen. Bazkaltzera joan ginen, eta janaria oso gozoa zegoen. Monitorea etorri zen eta esan zuen hirunaka jaso behar genuela. Josu, Eli eta hirurok izan ginen, eta beste batzuk ere.

Arratsaldean kobazulo batera joan ginen, eta han gauza interesgarri batzuk ikusi genituen. Gero berriz aterpera joan ginen. Geroxeago afaldu eta gero diskoteka egin genuen. Dantzatu genuen eta nire taldean txisteak kontatzen aritu ginen

No hay comentarios:

Publicar un comentario