jueves, 29 de abril de 2010
OIER M.-REN EGUNEROKOA ATERPEAN
2010ko apirilaren 22an.
Zubietara joan gara, aterpe batera. Autobusez joan gara, eta aterpea oso polita da. Aterpetik kanpora atera garenean, txori bat hilda ikus dugu. Horrek oso triste jarri ninduen. Toki bat bilatu dugu uzteko.
Pasarte batean bizikleta, butanoa eta gauza batzuk utzita aurkitu ditugu. Abenturak egiteko toki aparta ematen zuen. Inork ikusi gabe, aterpetik kanpo, barraskilo batzuk bilatu eta zaindu nahi izan ditugu. hogeita hamar barraskilo aurkitu ditugu, eta gure asmoa zen barraskilo batzuk etxera eramatea. Harri batzuk hartu ditugu etxe polit bat egiteko. Baina hartu ditugun harriak ezin ziren hartu, eta Toñok harriak berriro bere lekuan jartzea agindu digu, gainera zementuarekin!
A ze egun dibertigarria!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario