2010eko apirilaren 23a.
Atzo, lehenengo egunean, errotara joan ginen, eta errotan usain txarra zegoen. Bideo bat ikusi genuen, baita ere errota mugitzen. Oso azkar joaten zen.
Gero aterpera ailegatu ginen. Oso polita da eta frontoi bat dauka. Nire logela zen handiena eta Josurekin lo egin nuen. Nire atzean armiarma bat zegoen, a ze gaua pasa nuen!
Goizean lo egin nahi nuen, baina baita ere jan, eta joan gara gosaltzera. Gero esku pilotara jolastu dugu. Ia-ia barren bat irabazten dut. Baloiarekin ere barrenera irabazi dut.
Eguerdian bazkaltzera joan gara. Bazkaria zegoen super gozoa. Gero herriko jolasak egin ditugu, eta taloak jan ditugu. Herri kiroletan bigarren geratu gara.
Eta jada ailegatu gara. Gurasoak kaixo esaten hasi dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario