2010eko apirilaren 22an.
Aterpean janaria oso gozoa zen, eta azken egunean izozkia izan genuen. Heldu ginenean, motxilak jan genituen, gero frontoira joan ginen eta hor jolastu genuen. Denbora batera, bazkaltzera esan zuten. Janaria jan baino lehen, gizon batek esan zuen:
- Kaixo, Mikel naiz. Janaria jan eta gero, kobazulo batera joango gara, nirekin eta beste lagun batekin.
Kobazulo hori ikusi genuen, eta gero herrira joan ginen berriz, eta gero Mikelek esan zuen:
- Orain batzuk hemen lo egingo dute, eta besteek beste herrian. Beste herrira joango direnak esango ditut: Irati, Unai, Amets, Natalia, Mirella, Kuba, Uxue, Andoni, June, Nerea, Aiora eta Amaia. Eta handik gutxira afaltzera. Janaria oso gozoa zegoen. Mikel etorri zen, esanez: - Benga, orain zein da mahaia garbitu behar duena? Eta nik esan nuen: -Josu, Sandra eta nik.
Oso ondo pasa nuen!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario