jueves, 29 de abril de 2010

ANDONIREN EGUNEROKOA ATERPEAN

  

2010eko apirilaren 23an.

   Atzo, eskolatik atera ginen, autobusa hartu eta aterpera joan ginen. Lehenengo, Zubietara. Han txakur bat ikusi genuen, baita errota bat ere. Irina oso fina egiten zuten. Inauteri ospetsua egiten dute herrian. Amaiurrek erloju bat aurkitu zuen, eta txakur handi bat ikusi genuen.

   Beintza-Labaienera ailegatu ginenean, ume batzuk zeuden jolasten. Haiek bazkaltzera, eta gu jolasten gelditu ginen. Batzuk horma puskatu zuten, eta barraskilok hartu zituzten. Besteak jolasten ari ziren.

   Arratsaldean kobazulo batera joan ginen, erreka nondik joaten zen ikusi genuen, eta mendian merienda jan genuen. Zaldia ere bai ikusi genuen. Juanjoren txakurrak Teo izena du.

   Batzuk Labaienen lo egin genuen. Arratsaldean aterperaino joan ginen. N. Mikelen kotxean joan zen. Oheak oso erosoak dira.

   Gauean, A. eta J. negarrez hasi ziren. Diskoteka egin genuen eta saguzarra ikusi genuen. Nire logelan oso ondo lo egin genuen.

   Aterpeak oso polita dira. Eta janaria oso-oso gozoa zegoen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario