jueves, 29 de abril de 2010
ANDERREN EGUNEROKOA ATERPEAN
Ostegunean autobusa hartu eta Zubietara abiatu gara.Iritsi gara! Batzuk errotara joan dira eta beste batzuk hamiketakoa jan dute.Niri hamaiketakoa jatea tokatu zait. Eta Zubietako plazara joan gara hamaiketakoa jatera.Eskupilotara jolastu dugu. Gero gu errotara joan gara, ikusi dugu erreka txiki bat. Beheko partea ikusi dugu eta gero errotaren goiko aldera igo gara. Eta bertan irina nola erortzen ari zen ikusi dugu, ondoren autobusa hartu eta Beintza Labainera joan gara. Frontoian jolastu dugu, eta ondoren bazklatzera joan gara. Bazkaldu ondoren kobazuloetara abiatu gara, bertan meriendatu dugu, eta kobazulo eta basoa ikusi. Gero oheen banaketa egin dugu, eta bukatzeko afaldu dugu. Azkenik diskoteka, jolasak eta dantza egin dugu, eta neka eginak ohera joan gara.
Ostiralean jaiki gara eta ondoren gosaldu dugu.Taloak eta herrikirolak egin ditugu. Ondore ondo bazkaldu, eta piskat jolasean egon gara. Azkenik autobusa hartu eta etxera itzuli gara. Oso ondo pasa dut.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario