jueves, 29 de abril de 2010
AMAIURREN EGUNEROKOA ATERPEAN
2010eko apirilaren 23a.
Atzo aterpera etorri ginen. Iritsi baino lehen, Zubietako errota ikusi genuen. Asko gustatu zitzaidan. Gainera bideo bat ikusi genuen, eta gero plazara joan ginen hamaiketakoa jatera.
Gero Beintza-Labaienera joan ginen. Han frontoi bat zegoen. Hor eskupilotara jolastu nuen eta gero, bazkaldu.
Arratsaldean kobazulora joan ginen. Kobazuloan estalaktitak, estalakmitak eta zutabeak zeuden. Asko gustatu zitzaidan. Gero merienda jatera jaitsi ginen, eta ondoren baso majikoa ikustera joan ginen. Oso ondo pasatu nuen.
Gauean logelak aukeratzera joan ginen. Ni 16koan egin nuen lo. Asko gustatu zutzaidan aterpea eta dena.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario