jueves, 29 de abril de 2010

AIORAREN EGUNEROKOA ATERPEAN

   2010ko apirilaren 22a.

   Oso urduri nago, gaur aterpera goazelako, eta ere bai ea berandu iritsiko naizen. Uf! azkenean iritsi naiz eta autobusa ere iritsi da.

   45 minutu pasata, Zubietan gelditu ginen. Errekan zubi bat zegoen, eta errrekari begira nengoela Amaiurrek susto bat eman zidan eta ia erori nintzen uretara. Errota batera joan ginen. Bukatzean 15 minutuz egon ginen autobusean eta Beintzan bazkaldu genuen.

   Arratsaldean kobazulora joan ginen eta Teo Juanjoren txakurra ezagutu genuen. Gauean diskoteka egin genuen. 10:30 etan Labaienera joan ginen linternen argiekin. Labaienen gosaldu eta Beintzara joan ginen, eta Mikel etorri zen maletekin. Taloak egin genituen eta nik txokolatezkoa jan nuen. Herri kirolak egin, bazkaldu eta etxera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario