2. Musika (hasiera prestatzeko, tronpetak eta antzekoak)
(Aurkezleak entzuleen aurrera atera)
AURKEZLEAK
ANDREA: - Kaixo, entzule maiteok! Zer moduz zaudete?
MAIDER: - Gaur Elatzeta Telebistak programazio berezia eskainiko dizue.
ANDREA: - Sí, hoy en Elatzeta Telebista tenemos unos invitados muy especiales.
MAIDER: - Todos los programas de hoy los han realizado los alumnos y alumnas de 4º de Elatzeta.
ANDREA: - Hauexek dira gaurko saioak: Lehenengo INURRITEGIA!: Elkarrizketak, esperimentuak...
MAIDER: - Gero DANTZALEKU!, gure dantzari trebe eta xarmantekin.
ANDREA: - Segidan NON ZAUDE KORASSSON? Gaurkoan pertsonaia ospetsuen ezkontza baten esklusiba!
MAIDER: - Eta bukatzeko OH HAPPY DAY! Elatzetako Abesbatza batzuk parte hartuko dute.
ANDREA: - Beno, gehiago luzatu gabe, has dadila saioa!
MAIDER: - Gogoratu telefono mugikorrak itzultzea.
ANDREA: - Desconecten sus teléfonos móviles, por favor. Zuekin...
MAIDER: - Julen Motos... Inurritegian!
3. Musika: INURRITEGIA
(Musika > Oihala ireki > Julen atera)
INURRITEGIA
JULEN: - Kaixo, ikusleok. Gaur INURRITEGI programa Elatzetako ikasleok egingo dugu. Ezer baino lehen, txalo bero bat TRANKAS eta BARRANKAS inurriei!
IÑIGO: - Arratsalde on. Ene, Elatzetako gurasoak etorri dira!
IKER: - A ze nerbioak! Denok guri begira!
JULEN: - Eta gure gaurko gonbidatuei ere txalo bero bat! Zuekin Ander Elosegi piragualaria!...
JULEN: - Zer moduz iazko joko olinpikoak?
BEÑAT: - Oso ondo, atzo itzuli nintzen. Pekinen piragua hartu, eta itsasoz itsaso itzuli naiz!
IÑIGO: - Beno, beno, ez harroxko jarri. Julen aurkezleari inbidia emango diozu.
JULEN: - Niri? Nahi al duzue nola irabazten dudan. Sar dadila beltzezko gizon/neska! (Bi banku eta bi arraun jarri)
BEÑAT: - Seguru hauek benetako piraguak direla?
IKER: - Ez zaitez fidatu Julenez! Julen fueraborda bat ezkutatzeko gai da!
BEÑAT: - Bat, bi eta hiru! (txaloak, irabazten du)
JULEN: - A ze maila duzuen Irungo kirolariek! Eseri hemen...
JULEN: Eta orain sar dadila beste olinpiko bat! (sartzen da, txaloak)
IÑIGO: - Gerbasio Deferr gimnasta olinpikoa!
MIKEL: - Kaixo, Trankas eta Barrankas (eskua ematen die, mina ere bai)
IKER: - Aizu, nola ikusten nauzu inurri olinpikoa izateko?
MIKEL: - Mmm... Pultsu bat egingo dizuet. Bat, bi eta hiru... (berehala irabazten die)
IÑIGO eta IKER: - Ai. gure eskua! Beno, gure aurreko hanka!
JULEN: - Gerbasio, egingo al zenuke gimnasia ariketaren bat Elatzetako gurasoek ikusteko? (Beltzezko gizonak zerbait ekarri)
MIKEL: - Beno, lehenengo luzatze ariketak... pixka bat berotu... prest! (zerbait egingo du)
JULEN: - Eskerrik asko, eseri hemen mesedez gure programa ikusteko!
(Marina ateratzen da korrika eta eszena ikusten du)
MARINA: - Aizu, Julen, zu bai aurkezle matxista!
JULEN: - Baina Raquel, zer egin dut nik orain? (elkarrekin, zutik)
MARINA: - Ikusi, ba! Bi kirolariak gizonezkoak ekarri dituzu!
JULEN: - Nahi gabe izan da. Beno... neska kirolariekin modari buruz hitz egiten bukatuko genuke.
MARINA: - A, bai? Gogoratu Beckham moda desfile batean atera dela, eta Ronaldoren bikotea modelo bat dela!
JULEN: - Bai, baina neskek jantzi moñoñoak janzteko egiten dute kirola!: Igerilari sinkronizatuak, gimnasia erritmikoa...
MARINA: - Eta zuei nesken kirola noiztik gustatzen zaizue hainbeste? Hain onak al dira neskak tenisean edo hondartzako boleibolean?
JULEN: - Ba geroz eta emakume gehiago ikusten ditut futbol partiduetan. Baloari ala futbolariei begiratzeko?
MARINA: - Beno, nik eskola kirola daukat. Banoa korrika! (ateratzen da)
JULEN: - Hurrengo olinpiadetan ikusiko zaitugu! Txalo bat Raquelentzat! Orain nesken kontra ez dugula ezer demostratzeko, abeslari etorri berria: Altanchimeg!
(Marina badoa. Altanchimeg sartzen da)
JULEN: - Kaixo, zer moduz zaude gure eskolan?
ALTANCHIMEG: - Oso gustura nago. Lagun asko ditut.
JULEN: - Mongoliako kanta bat kantatu nahi al diguzu?
ALTANCHIMEG: - Noski, oso kanta alaia eta polita.
(Abesten du eta esertzen da)
JULEN: Eskerrik asko, Altanchimeg! ("Publizitatea" dioen txartel bat ateratzen du mahai gainera) Pasa nahi al duzue emozio indartsuak? Eros ezazue Resident Evil-en bideojokoa. Oso erreala da! (Jolasten hasten da eta Carlos eta Cesar zonbiak agertzen dira. Zonbiek atzetik segitzen diote, Julen bideo-kontsola eskuan duela. Bat-batean Aritz heroia agertzen da. Borrokan hasten dira. Ia galduta dagoenean, irudia izoztuta bezala geratzen dira) Uf! Azkenean gelditu dut! Benetan erreala ematen duela! Jakin nahi baduzue nola bukatzen den, erosi "Resident Evil" bideojokoa. Berpiztuko zara!
(Julenek jolasten du berriro. Zonbiei erorarazi egiten die. Aritzek ospa egiten du, eta atzetik doazkie zonbiak. Jandro ateratzeko prest).
3. MUSIKA
JULEN: - Etor dadila Jandro!
UNAI A.: - Aizue, kirola egitea ondo dago, baina izerdi asko egiten duzu!
IÑIGO: - Jakina, izerdi usaina oso gustu txarrekoa da!
UNAI A.: - Adibidez, arraunean egarri handia pasa daiteke, ezta? Ba, honelaxe itsatsi daitezke bi freskagarri isotoniko.
JULEN: - Gainera, uretan oso fresko iraungo du!
UNAI A.: - Eta korrikan gosea sartzen bazaizu, hauxe da soluzioa: bandeja energetikoa!
IKER: - Ez dakit kontrol antidopina pasako duzun, Gerbasio!
JULEN: - Eskerrik asko, Jandro! Orain gure zientzia-kazetariak!
(Unai A. badoa. Iñaki eta Unai H. sartzen dira, tramankulu batzuekin).
3. MUSIKA
IÑAKI: - Orain albistegi berezia, zientziari buruzkoa
UNAI H: - Hauek ez dira albisteak!
IÑAKI: - Interneten zera aurkitu dugu: dinamita.com orrialdea.
UNAI H.: - Eta etxeko garbikaria eta gominola batzuekin lehergailu bat egiten erakusten dute.
IÑAKI: - Eta guk ekarri egin dugu, zuei erakusteko.
UNAI H: - Hemen osagai guztiak nahastu ditugu, eta sua emango diogu (egiten hasten dira, eta petardo batzuk entzuten dira; jende guztia lurrera botatzen da, eta beltzezko neskak su-itzalgailuarekin itzaltzen du).
IÑAKI: - Beno, ez da hainbesterako. Gu zientzia ikertzen ari ginen.
UNAI H.: - Beste albiste bat orain internetetik. Grabitatea nola desagerrarazi asmatu dute.
IÑAKI: - (Tramankulu bat ateratzen du) Bai, mikrouhin-labe honen uhinak zabaltzen direnean, grabitatea zerora iristen da (botoia sakatzen du, eta biak Kamara geldoarekin bezala ibiltzen dira).
UNAI H: - Astronautek entrenatzeko balioko du.
IÑAKI: - Bai, espazio-ontzietan grabitaterik gabe horrela ibiltzen dira.
JULEN: - Beno, nahiko txotxolokeria egin duzue. Alde hemendik biok! (lepotik heldu eta eszenatokitik botatzen ditu). Sar dadila orain... Flipy!
(Iñaki eta Unai H. badoaz. Xabi ateratzen da)
3. MUSIKA
XABI: - Arratsalde on! Gaur esperimentu ikusgarria dakart. Paper bat uretan sartuko dut eta ez da bustiko!
IÑIGO: - Hara! Flipy berriro bere magia trukuren batekin
XABI: - Ez da magia, fisika esperimentu bat da! Begira: Paper bat zimurtu eta edalontzi honen beheko aldean sartu, edalontziarekin estu samar, mugituko ez den moduan.
IKER: - Kontuz, Flipy! Zure azken esperimentuarekin ia kiskali zenuen eskola!
XABI: - Gero edalontzia buruz behera ur ontzi handian sartu, eta ateratzen dugunean... papera lehor-lehorra dago. Azalpen zientifikoa esango dizuet: Edalontzia ez dago hutsik, airez betea dago, eta ur azpian sartzen dugunean, airea arinagoa da eta edalontziaren goialdean geratzen da, eta ez dio uzten urari tokirik
JULEN: - Eskerrik asko, Flipy!
(Txaloak, Xabi badoa. Jon sartuko da)
4. MUSIKA
JULEN: - Orain bukatzeko Tximeleta Efektua dator!
JON: - Eskerrik asko, oso tramankulu bitxia erakutsiko dizuet orain. Begira: Pilota eta palekin bakarrik jolastea aspergarria da, ezta? Ba errobot honen kontra jolas dezakezu. Pilota bat botatzeko, lehenengo soka honetatik tira, gero pedalei indarra eman, mangera honetatik putz egin behar duzu, pilota hemendik jaitsiko da, eta pala hauek jaurtiko dute pilota!
JULEN: - Eskerrik asko! Beno, oso berandu egin da. Bukatu da Inurritegia! Denok lotara! (partaideak dantzan)
5. MUSIKA: ¡VETE A DORMIR!
6. MUSIKA (TARTEAK BETETZEKOA)
(Inurritegiko guztiak atera. Gero oihala itxi eta
Dantzalekukoak eta gauzak guztiak prestatu)
Dantzalekukoak eta gauzak guztiak prestatu)
MAIDER: - Eskerrik asko. Espero dugu gustatu izana
ANDREA: - Eta orain datorrena ere ez da makala!
MAIDER: - DANTZALEKU programa! Elatzeta Telebistan ere FAMA ez zaigulako falta!
ANDREA: - Zuekin Elatzetako ikasle dantzariak!
(oihala ireki)
DANTZALEKU
ALBA PH: - Kaixo, hemen Dantzaleku programaren azken saioan gaude. Lehenengo, epailea aurkeztuko dizuegu: Ander.
ANDER: - Arratsalde on. Gaurko erabakia oso latza izango da, bi bikoteak oso onak direlako.
ALBA PH: - Baina gaur bikote batek bakarrik irabaz dezake. Lehenengo bikotea aurkeztuko dizuet: Olatz eta Janire rockzaleak. Zer moduz?
OLATZ F: - Oso urduri, baina espero dugu ondo ateratzea.
JANIRE: - Denbora luzea daramagu entseatzen. Prest gaude!
7. MUSIKA (ROCKERO SAMARRA)
ANDER: - Nire ustez oso ondo egin duzue. Nork asmatu du?
OLATZ F: - Musika neuk asmatu dut. Txikitatik ari naiz musika ikasten.
JANIRE: - Koreografia nik asmatu dut. Handitan dantza irakaslea izan nahi dut.
ALBA PH: - Bigarren bikotea Laura eta Nahia dira, ballet klasiko batekin. Zer moduz?
LAURA: - Bukatzeko desiratzen. Asko ahalegindu gara eta.
NAHIA: - Espero dut nire familia guztia telebista aurrean ikusten egotea.
ALBA: - Nahi duzuenean (dantzan hasten dira).
8. MUSIKA
ANDER: - Oso ballet zaila aukeratu duzue, baina ezin hobe burutu duzue.
LAURA: - Eskerrik asko.
ALBA: - Orain aukeraketa egin behar da. Zuk epaile bezala zer diozu?
ANDER: - Nik uste dut biek irabaztea merezi dutela: berdinketa.
ALBA: - Ikusleek erabaki beharko dute. Zuen telefono mugikorrekin mezu hau bidali behar duzue: DANTZALEKU-espazio-ROCK edo BALLETA, 5505 telefonora. Bitartean lehiakideek musika ikasteko, musika-talde bat ekarri dugu: La Orquesta de Cámara de Elatzetalandia.
OLATZ S: - Kaixo, entzuleok. Musika klasikoa ere gustatzen al zaizue?
IRATI: - Gu Elatzetalandiako musikari gazteak gara.
MADDI: - Nik txiki-txikitatik pianoa jotzen dut, organoa, esku-soinua... eta orain maraken 4. maila ikasten ari naiz.
OLATZ: - Ba nik oboea are txikiago jotzen nuen: Txikitan txupetea hartu beharrean, oboea txupatzen nuen!
IRATI: - Ba ni... amaren sabelean nengoela musika jartzen zidaten, eta jaiotzean nire negarrekin biolina afinatu zuten...
MADDI: - Beno, aski da! Orain elkarrekin joko dugun pieza Mozarten Andante bat da.
ALBA: - Andante? Argi ibili, bada! ¡Música, maestro! (Jotzen duten bitartean, mugikorren mezuak kontatzen dituzte)
ANDER: - Mila esker Elatzetalandiako lagunak! Beno, mezu asko bidaltzen ari dira, eta oso-oso parekatua dago.
ALBA: - Azken datuen arabera... Berdinketa hemen ere. Zer egingo duzu orain?
ANDER: - Biak oso ondo landu dituztenez, eta kalitate handia dutenez, bientzat izango da saria.
(Pozten dira, saltoka, sariak ematen dizkiete).
ALBA: Beno, ikusle maiteak, honezkero gure programa bukatu da. Espero dugu ondo pasa izana, mila esker!
(Badoaz. Oihala itxi. Gauzak aldatu, eta Kamera Ezkutukoak prestatu)
9. MUSIKA
ANDREA: - Ze dantzari onak ditugun, ezta!
MAIDER: - Orain hurrengo programa: Kamara ezkutua.
ANDREA: - Ikasle batzuk kamera eta mikrofonoarekin eskolan zehar ibili dira.
MAIDER: - Irakasleen sekretuez enteratuko zarete. Txalo bero bat!
(Oihala ireki, bi haur espiak Kontxiren gelara sartzen dira)
KAMERA EZKUTUA
AINHOA: - Jolas garaia da, eta Kontxiren gelan ez dago inor.
SARA: - Ezkuta gaitezke, eta datozenean grabatu egingo diegu.
AINHOA: - Nik mikrofono luzea erabiliko dut. Kontuz, Toño dator!
(Itziar sartzen da)
ITZIAR: - Kontxi! Kontxi! Ze arraro! Atea irekita utzi du!... (bere mahaia begiratzen dio) Ui, ni baino aurrerago doa! Etxeko lan bikoitza jarriko diet gaur!
NORA: - Zer nahi zenuen, Toño? Aizu, ordenagailuari buruzko galdera bat egin behar dizut. Begira, ez du funtzionatzen.
ITZIAR: - Beno, kable hau solte zenuen... Orain bai. Jo, aizu, oso luzeak egiten zaizkit gurasoen bilerak. Batzuk enrollatzen dira!...
NORA: - Ba nik gaur egin behar dut... Ui, etxean ahaztu zait maletatxoa! Hau burua!
ITZIAR: - Tori nire etxeko lanak; soluzioak iaztik dauzkat eginda. Bestela, zuzentzean hitz egiten ari banaiz, zatiketa gaizki egiten dut.
NORA: - Aizu, jolastokian egon behar dut. Zainduko didazu nik kafea hartzen dudan bitartean?
(Josetxo zuzendaria sartzen da)
JANIRE: - Hemen al zaudete? Aizue, asistentzia orria berandu ematen didazue beti! (ematen diote) Beno, zer moduz emanaldia?
NORA: - Ikasleak oso urduri, eta ea gurasoak ez diren aspertzen!
JANIRE: - Barkatu baina konturatu al zarete zuen geletan zein ama eder eta goapo dituzuen! - Nahi baduzue, bileraren batera joateko prest nago.
ITZIAR: - Beno, jolas garaia bukatu da, eta nik kafea hartu gabe! (Hirurok presaka atera)
AINHOA: - A ze grabaketa! Harrapatu egin ditugu!
SARA: - Badakit! Emanaldian gurasoei erakutsiko diegu. Barre asko egingo dute! Goazen!
(Badoaz. Oihala itxi. Non zaude korasson? taldekoak prestatu)
10. MUSIKA
MAIDER: - Eta horixe izan da kamera ezkutuan eskaini dizueguna!
ANDREA: - Orain kuxkuseo eta kotileoekin segitzeko, Bihotzari buruzko programa!
MAIDER: - Bai, pertsonaia ospetsuak, moda eta abar.
ANDREA: - Gure kazetariak ezkontza bat grabatzera joan dira. Ikus dezagun!
(Oihala ireki)
NON ZAUDE KORASSON?
MAIDER N: - (Oihala ireki, Paulina Rubio dago, galduta ematen du. Gonbidatu batzuk ezkontzarako prestatzen ari dira) Ozea... nik ez dakit ze egiten ari naizen hemen, ez dut inor ezagutzen, bakarrik ezkongaiak (agertzen da Niña Pastori). Hara, Niña Pastori!, beste abeslari bat gonbidatuta!
ALBA: - Hara, Paulina Rubio! Iñaki eta Mariren ezkontzara zu ere? Ezkontza tipikoagoa zela uste nuen.
MAIDER N: - Bai zera! Glamour handiko ezkontza da! Beno, gonbidatu hauek ez daukate oso glamouroso itxura.
ALBA: - Ni Sevillatik zuzen nator, ezkontza honetan Sevillana batzuk dantzatzera. Vamo-alla!
MAIDER N: - Non daude kazetariak, niri elkarrizketa egiteko?
(Kazetariak agertzen dira, bideo kamara eta beste gauzekin...)
AINHOA S: - Kaixo, Paulina! Elatzeta Telebistatik: Ze moduz ari da ateratzen zure azkenengo gira?
MAIDER: - Oso ondo, oraintxe hasiko naiz Europatik... Hurrengo astean, kontzertuak ditut Bartzelonan eta Madrilen... etengabe, baaale?
AINHOA S.: - Hemen ezkontza bat ospatu behar dute. Nondik ezagutzen dituzu zuk ezkongaiak?
MAIDER: - Ba... Elatzeta eskolako ikasle izan nintzen txikitan, eta han ezagutu nituen. Eskola guay-a benetan!
AINHOA S: - Ondo pasa ezkontzan, eta zorte on zure giran! Kaixo, Niña Pastori, oso alai zaude jantzita!
ALBA: - Artea da nirea, horixe! Eta gora Euskal Herri flamenkoa!
AINHOA S: - Mari andereñoa zurekin ari omen da sevillanak ikasten...
ALBA: - Bai, eta Iñaki palmero. ¡Vivan los novios! (Aldageletara doaz galderak egitera; gonbidatuak prestatzen eta makilatzen ari dira)
JOANA: - Kaixo, zer moduz zoazte? Ikusten dut zu eta Eva jada prest zaudetela, oso apainduta.
CRISTINA: - Prest gaude aspaldian... Hemen Evarekin txutxu-mutxuka.
EVA: - Zein ederki margotu garen! Nik begietan Rimmel beltza jarri dut, urrezko distirekin.
CRISTINA: - Ba nik ezkontza honetarako perlazko lepoko berria erosi dut. Ehun mila eurokoa!
EVA: - Begira gonbidatu horiek zein estresatuta dauden. Jakina, horren itsusiak... asko makilatu behar dute! Ja, ja!
OLATZ B.: - Ba beste horiek elkarrizketatzera noa, ea zer gertatzen den! Eskerrik asko!
ANE: - (Oso estresatuta) Agur, agur! Ezin dut hitz egin! Makilatu egin behar dut!
MIREN: - Ui, ze desastre! Bost minutu falta dira, eta ni orraztu gabe!
ANE: - Emaztegaiaren lore sorta nik harrapatu nahi dut! Ezkontzeko hurrengoa ni izateko!
MIREN: - Ispilu bat behar dut! Ezpainak gorri-gorriz margotu nahi ditut!
MIREN ETA ANE: - Utzi bakean, mesedez, emaztegaia iristeko dago eta!
OLATZ B.: - Bale, bale. Ez dakit ze ezkontza den hau! Denek tonto ematen dute eta.
JOANA: - (Kamerari begira) Hemen emaztegaien aitabitxia eta amabitxia ditugu.
(Aitabitxia eta amabitxia sartzen dira)
JOANA: - Kaixo, pozik al zaudete?
AITZIBER: Bai, oso pozik, oso egun garrantzitsua delako. A ze goapo egongo diren ezkongaiak!
ANDREI: Ni ez nago pozik. Ezkontza hau erokeria izan da: Orain dela 3 hilabete ezagutu zuten elkar!
AITZIBER: - A, bai? (xuxurlatuz bezala) Ba niri esan didate emaztegaiak beste bi senargai dituela!
ANDREI: - Berdin da! Horrela nire semea ospetsu bihurtuko da!
JOANA: - Mila esker, ezkongaiak badatoz. Agur!
OLATZ B.: - Beno, hona hemen gure ezkontzako protagonistak, Iñaki eta Mari irakasle ospetsuak!
(Txaloak. Ezkongaiak sartzen dira)
OLATZ B.: -Urduri al zaudete?
ESTI: - Pixka bat: normala da emaztegaia urduri egotea!
ROBIN: - Nik ez dakit normala den, baina oso-oso urduri nago!
ESTI: - Iñaki, traje dotoreagoa erosi behar zenuen! Bigarren eskukoa erosi al duzu?
ROBIN: - Mari, ba al dakizu zenbat gastatu dugun?: Otordua, bidaia...
JOANA: - Lasai, bikote, lasai!... Ordua da, apaiza dator!
(Apaiza sartzen da)
IZAR: - Egun zoriontsua, jaun andreok, hemen gaude Mari eta Iñakiren familia sortzeko. Mari, maite al duzu Iñaki zure bihotzarekin?
Esti: - Bai, maite dut. Iñaki, bizarra ez duzu ondo kendu!
Izar: - Iñaki, maite al duzu Mari zure bihotzarekin?
Robin: - Bai, bihotzarekin maite dut... urdailarekin, birikekin...
Izar: - Nahiko da... orain eraztunak... Non daude eraztunak?
Esti: - Hemen, hemen ditut (poltsa barruan begiratzen du) Ai,ai,ai! Itxoin , ez daude…. Etxean utzi ditut! Barkatu!
Izar: - Ja ja ja ja, ez da gertatzen den lehenengo aldia, lasai. Ez da ezer, jarraitu dugu. Eta orain senargaiak badauka emazteari muxu bat ematea!
(Txaloak eta oihuak. eta desfilatzen hasten dira: Bukaeran sevillana eta Paulina Rubio, denok dantzatzen hasten dira. Kanpora joaten dira, eta musika desagertzen doa)
12. MUSIKA: MARCHA NUPCIAL
13. MUSIKA: ¡TOMA QUE TOMA!
14. MUSIKA (EZKONTZAN DANTZATZEKOA)
(Oihala itxi. Oh, happy day!-ko lehenengo taldea prest)
ANDREA: - Izugarrizko erreportajea egin dute!
MAIDER: - Oso dotore zeuden gonbidatu guztiak!
ANDREA: - Bukatzeko, abesti eta musika lehiaketa dator: Oh, Happy Day!
MAIDER: - Todos los grupos finalistas son de alumnos y alumnas de Elatzeta! ¡Vaya exitazo!
ANDREA: - Azken saio honetan lehiaketako irabazleak aterako dira.
MAIDER: - Sar dadila lehenengo taldea!: "Iluntzean" kanta maitagarriarekin!
("Iluntzean" kantatu behar dutenak daude. Gero atzean eseriko dira)
OH HAPPY DAY! (Abestiak, ingelesezko kantak...)
15. MUSIKA: ILUNTZEAN
"Ilargia uretan murgildu da
itsas arrain txikien ondora
uraren hozkirriaren zirrara
hondar epelaren alboan.
Iluntzean uraren ertzean
errainu baten argia,
ene maite biok jolasean
olau zipriztin artean.
Haizeak zimurtu du itsasoa
kresalak lehortu malkoa,
maite zure zain hementxe naukazu
izar goiztiarrei begira.
Iluntzean..."
(Iluntzean" taldekoak atzean eseri.
Euskal Selekziokoak prestatu)
Euskal Selekziokoak prestatu)
ANDREA: - Neska hauen ahotsekin iluntasunari beldurrik ez, argi eta garbi!
MAIDER: - Bigarren taldeak Euskal Selekzioaren abestia interpretatuko du.
ANDREA: - Jokalariak berdegunera!
(Musika entzutean aterako dira.
Bukaeran ez doaz, bi taldeak ingeleseko abestirako prestatuko dira)
Bukaeran ez doaz, bi taldeak ingeleseko abestirako prestatuko dira)
16. MUSIKA: EUSKAL SELEKZIOA
"Gure selekzioak
parte hartzearen lehia
Euskal selekzioak
nortasunaren deia.
Gure selekzioak
munduari begira.
Euskal Selekzioak
Gure-gureak dira
Gure selekzioak
garenaren islada,
Euskal selekzioak
kirolaren plazara,
Gure selekzioak
txuri, gorri ta berde,
Gu euskal selekzioen alde
Jokoaren poza ta
Harmailen zirrara,
Biak elkartzeko
sentimendu bat bada,
herria bihotzean,
ahoan euskara,
galdutakoan ere
irabazle gara."
(Bi taldeak batera prestatu)
MAIDER: Jokalari trebeak! Gora Euskal Selekzioa! Eta gora Real Union!
ANDREA: Segidan bi taldeak batera, Eurovisionera Euskadik aurkeztu duen kantarekin!
17. MUSIKA
(Abestu eta gero, eszenatokiaren aurrealdera jaitsiko dira. A taldeko guztiak gora).
MAIDER: - Nazioarteko saioarekin segitzeko, orain New York-era goaz!
ANDREA: - Hurrengo taldeak Broadway-etik modako musikal bat ekarri du. Come on!
18. MUSIKA
(Ingeleseko kanta bukatzean, txirulariak zutik geratzen dira,
erdian, eta besteak lurrean eseri, atzerago)
MAIDER: - Hurrengoa, Elatzetako Txirulen Orkestra Sinfonikoa!
ANDREA: - Beethoven-en "Alaitasunaren Oda"!
19. MUSIKA: ALAITASUNAREN ODA
(Jotzen dutenean, eszenatokiaren aurreko ertzean esertzen dira. Mississippikoak zutitzen dira)
MAIDER: - Eta Amerikako giroarekin bukatzeko... Goazen Mendebaldera!
ANDREA: - Cowboyekin amaiera emango diogu aurtengo emanaldiari!
MAIDER: - Esperamos que os haya gustado. Nos despedimos con unos auténticos vaqueros!
ANDREA: - Mila esker, eta gurekin abestu!
20. MUSIKA: MISSISSIPPI
(Mississippirena interpretatzen bukatzean, ikuslegoari agurra eta oihala jaitsi)
21. MUSIKA: AMAIERA ALAIA
AMAIERA
No hay comentarios:
Publicar un comentario